Euskara Jendea

Euskara Jendea Xamar ikertzaileak bere azken liburuari jarritako izenburua dugu.
Geroztik, dokumental sorta ere bihurtu den liburu mardul horretan, egileak Euskal Herriaren historiaren ikuspegi sakon bezain zabala eskaintzen digu, gure hizkuntzaren historia emanez, gure historiaren hizkuntza ematen duelakoan. Hau da, euskarari zerbait gertatu zaion aldiro, euskaldunei ere zerbait gertatu zaie honengatik edo harengatik. Beraz, horixe dugu liburuaren berritasun nagusia: hizkuntzak egiten gaitu euskaldun eta, beraz, euskararen historia geure historia ere bada. Oinarri horretatik abiaturik, hamar bat minutuko iraupena duten atal hauetan Xamarrek, Xabier Monasterioren laguntzaz, liburuaren atal nagusiak hustu, jorratu eta lantzen ditu irratirako guztiz egokia den formato batean.

Sorry, no entries found.