Ttirriki Ttarraka Hankak Lurrean

Aste honetako ttirriki ttarrakan(hankak lurrean) senda belarren atalari ekin diogu lehenik. Bertan, Sara Letamendia aizarnarrak pasa den eguneko katarro, eztul eta biriken gaineko landareei beste erabilera batzuk eman dizkio. Gogoratu abenduko kolaborazioan, plantaina, ezkaia eta zolda belarrarekin osatu zuela besteak beste negurako jarabe aproposa. Oraingoan ordea hauekin bestelako erabilerak aipatzeaz gain, asuna bertaratu digu. Askotan ume eta  […]

irakurri gehiago →

Gaurkoan bi gai interesgarriren bueltan aritu gara irratsaioan. Lehenik Aralarko parke naturalera joan gara Aitziber Sarobe Arkamurkako kidea eta biologoa dugula gidari, hain zuzen, azken urteetan hainbeste zeresan sortu duen artzainen pisten auziaren inguruan sakontzeko. Bestetik puri-purian dugun  beste gai bati heldu diogu, zer jaten dute gure haurrek jantokietan, nola eraldatu catering zerbitzuekin sortu den […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioak bi adar nagusi  izan ditu, batetik, garaiko produktuen eta errezeten atalean, gure Arzank chef handia izan dugu. Negu bete beteko barazki bat bertaratu digu: Azalorea. Honen historia eta propietateak xehatzeaz gain, azalorea saltsa berdean egina aurkeztu digu, primeran neguko handikeriak jaisteko! Bestetik, Vista-Alegre auzotik, auzo konposta nola egin eta gauzatzen duten azaldu digute. […]

irakurri gehiago →

Aste honetako irratsaioan batetik Sara Letamendia izan da gurekin, ohiko sendabelarren atalean, neguko hotz eta gaitzentzat  gure eskura jarabe paregabea bertaratu digu aizarnarrak: Katarro, eztul, eztarriko min eta bronkioetako arazoentzat jarabe paregabea alegia. Bestetik, proiektu interesgarri baten gainean jardun dugu ttirriki ttarrakan. Azpeitiko Sakona Komuntzo baserri edo etxaldeko Aiora Etxeberria eta Ioritz Igarataundik sorturiko proiektuaren […]

irakurri gehiago →

Gaurko saioan pinuen gaitza edo hobe esanda gizakion gaitza pinuetan islatua aztergai izan dugu ttirriki-ttarrakan. Honetarako Aitziber Sarobe biologo eta Arkamurkako kidea izan dugu. Gaitzaren nondik norakoak , basogintzaren egoera  eta eman nahi diren “alternatiba” edo ihesbideak izan ditugu aipagai elkarlan berri bati hasiera emanez.  Bestetik, sagardo denboraldia ate joka dagoen honetan Euskal Sagardoa izendapenaren […]

irakurri gehiago →

Datorren larunbatean San Prudentzion izango den  Ezkurra basotik-ahora ekimena aitzakia bezala hartuta Goiabeko  Leire eta Asier izan dira arraioko gela arroxan. Duela hainbat urte sortutako proiektuaren berri eman digute bertatik bertara. Bestetik, kolaborazio berri bat izan dugu saioaren hasieran, hileko lehen ostegunetan bertaratuko zaiguna  hain zuzen, garaiko produktuak, garaian garaiko elikagaiekin egindako errezeta sugerente bezain sanoak ekarri dizkigu izenik […]

irakurri gehiago →

Aste honetako ttirriki-ttarraka irratsaioan hileko azken asteetan egingo dugun bezala, azaroari errepasoa eman diogu eta Euskal Herrian zein nazioartean lurrarekin loturiko zenbait berri jorratu ditugu saioaren hasieran. Ondoren, gai interesgarri baten ingurumarian aritu gara, erlearen bueltan alegia. Izan ere,  erleak  desagertuko balira gizakia ere desagertuko litzatekeela esan zuen behin hola Einstein  handiak. Gurera, bera ez […]

irakurri gehiago →

Hasiera emango diogu irratsaio berri bati, hain zuzen, lurraren inguruan osatutako irratsaioari. Izenari dagokionean, batzutan izaten da ba xuxen hastea.., kontua da hankak lurrien badela beste irratsaio bat Axkoitiko kontrako eztarrixen emititzen dena, geureari ttirriki ttarraka(hankak lurrrean) deitutiko diogu ,  bejoakiela agur bero bat xakelei bide batez! Irratsaio honetan lurraren inguruko gora beherak, alternatibak, ohiturak,sendagaiak, errezetak,  gatazkak, hitzak,  hainbat kontu […]

irakurri gehiago →