KIROL LEIHOA: Oihana Kortazar: “Zegama-Aizkorrin irabaztera joango naiz, baina lortzen ez badut ez da porrota izango”.

Published On maiatza 9, 2016 | By Info7 | INFO 7 IRRATIA, Kirol Leihoa

Gaurko saioan Oihana Kortazar elkarrizketatu dugu. La Palman jokatu den Transvulcania lasterketako maratoia irabazi berri du Kortazarrek. Lasterketa hori aztertzeaz gain, ate-joka den Zegama-Aizkorrira nola iritsiko den eta zein helburu izango duen kontatu digu. Bestalde, Begoña Lazcanok K1 modalitateko 500 metroko proban Duisburgen jokatuko den aurreolinpikorako txartela eskuratuko du. Rion egotea amets bat litzateke berarentzat. Waterpoloan Leioak bere historiako sailkapenik onena lortu du liga 3.postuan amaituta. Denboraldia aztertu dugu Jon Lopez taldeko entrenatzailearekin. Maite Gonzalezekin berriz, bere ibilbidea errepasatu dugu, izan ere, 19 urtetan Ordiziaren elastikoa defendatu ostean areto futbola utzi du. Hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Maite Zugarrondo (Bera Bera), Nerea Elicegui (Zuazo), Haizea Goikoetxea (Aiala Zarautz), Leire Baños (Reala), Nereba Belzunegi (Hockey Reala), Eva Porras (Bilbo) eta Angela Vilariño (Kotxeak).

Like this Article? Share it!

Comments are closed.