“Euskal Herriko historiari ekarpenak” liburua ZAHARRAK BERRIn

Historia izaten dugu hizpide Zaharrak Berrin, eta aste honetan liburu bat irakurtzeko gonbidapena luzatu dugu gure osteguneroko irratsaioan. Gizarte Ikerketarako Talde Eragilearen (GITE-IPES) eskutik argitara atera den liburu bati buruz hitzegingo digu elkarte honen lehendakariak, Lourdes Rodríguezek. Elkarte hau giza zientzien arloan zabalpen lan garrantzitsua egiten ari da, eta Zaharrak Berrin ezagutzera ematen dugun liburua da haien lanaren emaitzetako bat. “Euskal Herriko historiari ekarpenak” da bere izenburua eta bertan isilaraziak eta ezkutaraziak izan diren errealitate sozialak ematen ditu ezagutzera.

Gure kolaboratzaileek ere izan dute tartea Zaharrak Berrin. Artearen historian adituak diren Alba eta Libek Amedeo Modigliani (1884-1920) margolari italiarraren bizitza eta obrari buruz aritu dira. Bestalde, Juanjo Hidalgo Aunia kultur elkarteko kidea eta gure kolaboratzaileak, Euskal Herrian kontserbatzen diren aztarna aurrerromanikoak ekarri ditu Zaharrak Berrira. Ez dira asko aztarna hauek, baina berebiziko garrantzia dute X. mendean datatu daitezkeen aztarnak direlako.

Hurrengo podcasta

Bidasoa attak! - Diska interesgarri batzuk

ol. Api 20 , 2012