halabedi

Gaurkoan berri musikalak, nobedadeak eta astebururako plan ezin hobeak errepasatu ditugu. Horretaz gain, Boot Boys taldeko Jorge eta Mikel etorri dira gurera lehenengo aldiz estenatokien buelta kontatzera. Bukatzeko, Hiru Kortxeako Laugarren Kortxeak Ben Horwarden gutizia aurkeztu digu programari amaiera emateko.

irakurri gehiago →

Hilabetean behin izaten dira gurean “O no sera/Edo ez da izango” feminismoen inguruko saioko lagunak. Gaurkoan, Amagoia izan da estudioetan eta azken saioetan landutako gaien inguruan aritu gara. Gasteizko Gaztetxearen 30 urteurrena, botere korporatiboa eta itun transnazionalak eta bollerismoa izan ditugu hizpide, besteak beste. Gaur iluntzeko saioko aurrerapena ere egin dugu Amagoiarekin.

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Bultz! taldekoak gonbidatu izan ditugu.

15 abendua, 2017 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Eme taldea, Bi bala, Mirailak, No regret, Pelax eta beste batzuen disko berriak entzun ditugu. Gutizia bezala, Deap Valley taldea izan dugu eta elkarrizketatua Elorrio eta Abadiño artean sortutako Bultz! taldea elkarrizketatu dugu.

irakurri gehiago →

Berriak, agenda eta nobedadeetaz (Sofa, Mikel Urdangarin, …) aparte, bisita izan dugu estudioan. Fears Away sortu berri den taldearen bi kide etorri dira gurera, Javi eta Mangui. Taldea, kaleratu duten EPa eta Gasteiz Hardcore Crew izan ditugu mintzangai, besteak beste.  

irakurri gehiago →

Folk ahotsak protagonista Erro Ta Berriko hasieran. Estatu Batuetan finkatutako mexikarren soinuak ekarrik dizkizugu ondoren, amaieran Sgt. Peepers Lonely Hearts Club diskaren 50. urteurrena ospatzeko eta Noites de Fado zikloko urrengo gonbidatua ezagutzeko. Erabilitako kantak: 1) Sean Rowe “Madman”, 2) Sean Rowe “Gas station rose”, 3) Sean Rowe “Newton’s cradle”, 4) Laura Marling “Shotting”, 5) Fleet […]

irakurri gehiago →

Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioak amaiera eman dio Subilla Gasteizko Armentia 2 putzuaren ingurumen eragineko ebaluazio txostenari: Lakuako Gobernuak putzuak ingurumenean izango duen inpaktuaren txosten arrunta egin behar duela ebatzi du hark. Berriztu! Arabako kideek adierazi dutenez, Subilla Gasteizko putzua onartua izan dadin, proiektuak esposizio publiko eta alegazio faseak bete beharko ditu. Mugimenduko kidea den Luis […]

irakurri gehiago →

Hainbat atxilotu, zauritu ugari eta identifikazioak eragin ditu Ertzaintzak Errekaleorren argia mozteko. Iberdrolako langileak argia moztera joan dira Gasteizko auzo askera, eta argindarraren etxea defendatzen zeuden auzokideak bortizki atera ditu Ertzaintzak. Topatuko eta Hala Bediko kide bana identifikatu dute. Goizak luze jo du, baina gertatu denaren lekukotza zuzena jasotzeko, Errekaleorreko auzotarra den Jonekin hitz egin […]

irakurri gehiago →

Italiar Errepublikako hainbat gizonezkoen lan berriak izango dituzu entzungai aste honetako Erro Ta Berrin. Ondoren Freedoniaren soul eta funk-ak afrikako soinuei emango die ongi etorria. Aste honetan Donostian 2 kontzertu gomendagarri: Bombino eta Songhai. Erabilitako kantak: 1) Enzo Avitabile & Bottari “Canta Palestina”, 2) Enzo Avitabile (ft. Hindi Zahra) “Verità-sarà”, 3) Enzo Avitabile (ft. Mannarino) […]

irakurri gehiago →

23 urte soilik zan arren, flamenkoaren mundua iraultzen ari da Rosalia cantaora. Bartzelonan jaio zen eta 16 urte zituela maitemindu zen flamenkoarekin. Orain gutxi kaleratu du Los Ángeles izeneko lehen lana. Rhiannon Giddensek ere aurten kaleratu du Freedom Highway izeneko diskoa, zenbaiten arabera, dardarazlea dena. Laura Marling ere musikari gaztea da, 26 urte ditu, baina […]

irakurri gehiago →

Iragan abenduaren 14an Nafarroako Vascuencearen legeak babesten duen hizkuntz eskubideen urraketa salatzeko ekintza egin zuten EHE Euskal Herrian Euskarazeko hiru lagunek Nafarroako parlamentuan. Foruzaingoaren salaketaren ondoren Mozal legea aplikatu diete eta 900 euroko isuna ordainarazi. Joan den maiatzaren 3an, Euskarabidearen egoitzan sartu ziren hiru kide horiek eta Mikel Arregi zuzendariari aldarrikapenaren berri eman eta isun […]

irakurri gehiago →