hala bedi

Psikodelia tropikala, hori izango da gure gaurko abiapuntua. Bigarren zatian Txile, Kurdistan eta Saharako Errepublika zeharkatuko ditugu, gimbria jotzen profesionalki aritzen den lehen emakumea ezagutzeko denbora ere izango dugu. Erabilitako abestien zerrenda: 1) Los Pirañas “Lambada de Oceanía, África y América”, 2) Los Pirañas “Todos tenemos hogar”, 3) Los Pirañas “La puerta del sol”, 4) […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 393 – bazterretan sakontzen

28 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Ausartu zaitezte musika popularren ertzetako soinuetan gurekin sakontzera! Gaurkoan irratsaio borobila atera zaigula esan dezakegu. Entzun ditugun doinuen artean, sarreran library music estilo fina, ondoren blues etsitua, funk harroa, mod elegantea, garage sorgindua, Los Bravos!, psikodelia uruguayarra, garage-soul dantzazalea, Los Dealers!, boogaloo bikaina eta azkenik, reggae mitikoa (The Maytals!) eta skinhead reggae garaikidea (The Aggrolites!). […]

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Abereh gaurkoan gurekin

24 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Ohiko menu musikalaz gain, gaurkoan Abereh (Erik Berganzaren alter egoa) izan dugu Hiru Kortxean. Gainera, #gutizia gisa The KVB bikoa.

irakurri gehiago →

Asturias inguruko musika tradizionala oinarri duten bi artistekin hasiko dugu gaurko saioa. Ondoren Italiako Hegoaldetik, Portugaletik eta Braziletik igarotzeko. Hau da erabilitako abestien zerrenda: 1) Rodrigo Cuevas “Viva Grecia”, 2) Rodrigo Cuevas & Raül Refree “El día que nací yo”, 3) Rodrigo Cuevas & Raül Refree “Ronda de Robledo de Sanabria”, 4) Lorena Álvarez “La […]

irakurri gehiago →

Arabatik datozkigun albisteen errepasoa egin dugu Irratien tartean, Hala Bedi irratiko Aimarren eskutik. Gasteizko Glovoko langileen lanuztearen berri eman digu, baita Barrongo urtegiaren proiektua bertan behera geratu izana ere. Urtarrilaren 30eko Greba Orokorrari begira Araban egindako ekimenen inguruan aritu gara, Arabako ibarretan AHTaren egoeraz ere, eta amaitzeko, Buradon Gatzagan agertutako margoketa faxistak ere izan ditugu […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 392 – batasunaren indarra

20 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Maluta eta Kobalski kideen lankidetzari esker lortutako ordubeteko kanta aukeraketa berria aurkezten dizuegu. Gaurko sesio jator honetan jarri ditugun soinu liluragarrien artean funk sitarduna, gospel-blues aitzindaria, mambo R&B arina, rockabilly basatia, garage psikodeliko iluna, soul goxo dotorea, garage-punk kobazulotarra, funk axolagabea, flamenco-rock atzekabetua, samba astindua, tropicalia pizgarria, rocksteady garaikidea eta, azkenik, early reggae dibertigarria. Aldaka […]

irakurri gehiago →

Hiru Kortxea: Assata talde gaurko protagonista

17 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioan albiste eta nobedade ezberdinekin gozatu dugu. Eta Arrasateko Assata taldea elkarrizketatu dugu, taldeak estreinatu berri duen “Dantzatu, madarikatuak” aitzakia hartuta. Eta gutiziak Irlandara eraman gaitu: The Murder Capital.

irakurri gehiago →

Kubako jazz latino garaikideari eskainiko diogu gaurko saioaren lehen zatia. Ondoren Sahara, Euskal Herria, Hego Korea eta Portugal bisitatuko ditugu… Hau da erabilitako abestien zerrenda: 1) Roberto Fonseca “Bibisa”, 2) Roberto Fonseca (ft. Ibrahim Maalouf) “Kachucha”, 3) Roberto Fonseca “Aggua”, 4) Haydée Milanés (ft. Lila Downs) “La vida no vale nada”, 5) Daymé Arocena “Oyá”, […]

irakurri gehiago →

Eskualdekako errepasoa egiteko, Irratien tartean, Arabara jo dugu Hala Bedi irratieren eskutik. VOXen elkarretaratzea, Plaza Berriaren izen aldaketa eskaera, Arabako pentsionisten mobilizazioak, gazte gasteiztar bati txio batzuengatik ordainarazi nahi dioten isuna, eta Lasterbideanen aurtengo edizioaren berri eman digu, besteak beste, Aimar Gutierrezek.  

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 391 – soinuen inbasioa

14 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Hona hemen atsegin ditugun musika estiloei eskaini diegun sesio supersoniko berria. Gaurko honetan ere doinu ilunen omenezko ordubeteko programa jorratu dugu. Aditu ditugun estiloen artean, funk, hillbily, honky tonk, popcorn, R&B, swing, soul, folk, garage, pub-rock, rocksteady eta ska bezalako estiloak topa ditzakezue. Tartean Norma Tanega folk bakarlariari gorazarrea egin diogu, bere abesti baten letraren […]

irakurri gehiago →