arraio irratia

Bi hilabete luzez Hala Bediko estudioetako berora hurbildu gabe egon ostean, bazen garaia musika nobodadeetaz gozatzeko. Zein ederra izan den! Berrikuntzei dagokionez egunean jartzeaz gain, Tito Ramirez musikariaren nondik norakoak ezagutu ditugu #gutizia atalean. Eta gainera, elkarrizketa zinez berezia izan dugu gaurkoan: ZarataZarautz-eko lagunek 14 urte bete dituzte Arraio irratian, eta irratsaio, webzine eta bestelakoetaz […]

irakurri gehiago →

Arraio irratiak 14 urte, ZORIONAK!

19 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Zarauzko Arraio irrati libreak 14 urte beteko ditu maiatzaren 20an. Putzuzuloko gela arroxean hasi eta egun ezagutzen dugunaren arteko ibilbidea ezagutu dugu Iraitzekin. Urteurrena nahi bezala ospatu ezin bada ere (egoerak hala eskatuta) hitzordu interesgarriak antolatu dituzte egunotarako! Ez galdu! Zorionak, Arraio! Urte askotarako!

irakurri gehiago →

Igande honetan, urraiaren 6an, Kilometroak ospatuko da Zarautzen eta Arraio Irratiak zuzeneko emisioa egingo du. Irratsaioa goizeko 10:00etan hasiko gara zuzeneko saioarekin arratsaldeko 19:00ak arte. FM bidez (99.3FM), internetez (http://www.arraio.eus/online/online.html) eta ibilbidean zehar izango diren bozgorailuetan entzun ahalko da irratsaioa. Saioan zehar, egunaren jarraipena egiteaz gain, bai egitarauari dagozkionak zein ekitaldi ezberdinei dagozkionak, pertsona ezberdinei eginiko elkarrizketak […]

irakurri gehiago →

Asteburu honetan ospatuko da Zarautzen Literaturia

9 maiatza, 2019 | 0 Komentarioak

Asteburu honetan Literaturia ospatuko da Zarautzen. “Maskarak” lemapean ospatuko da ostiraletik igandera bitarte. Arraio irratiko lagunak Ibai Sasurekin hitz egin dute. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Maiatzaren 2tik hasita, Beertatik Beertara jardunaldiak ospatzen ari dira Zarauzko Putzuzulon. Baina zer dira topaketa hauek? Arraio irratiko lagunek antolatzaileekin hitz egin dute. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Lou Olangua euskal rockaren emakumezko aurrenetako ahotsa izan zen 80ko urteetan. Humedecidos, OK Korral eta Las Lagartas taldeetako abeslaria. Lou Olanguaren bueltako dokumentala ekoitzi dute, eta egileak izan dira Arraio irratian proiektu honen berri emateko.  

irakurri gehiago →

Zarautzera jo dugu, izan ere, Putzuzulon kolektibo berri bat sortu dute: Kobazulo. Kontzertuak antolatzen hasiko dira bertan, lehenengoa otsailaren 22rako antolatu dute. Arraio irratian izan dira kolektiboko kideak proiektu honen berri emateko. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

ATALKA, KITZIKA: Asistentzia sexuala

4 abendua, 2018 | 0 Komentarioak

Pasada ostegunian, Kitzikan, Asistentzia Sexualari buruz aritu ginen, eta horretarako honetan lan egiten duen lagun bat ekarri genun. Zer da Asistentzia sexuala? Zergaitik da beharrezkoa? Galdera hauek eta gehiago izan genituen gure irratsaioan. Entzun eta Kitzikatu! Oharra: Irratsaioaren grabaketa minutu 6an hasten da.

irakurri gehiago →

ATALKA,KITZIKA: Polimaitasuna

26 apirila, 2018 | 0 Komentarioak

Kitzikan irratsaioan, polimaitasuna izan dugu protagonista nagusia. Zer esan nahi du kontzeptu horrek? Zertan datza? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuten saiatu gara. Mugimendua sortzen duen gaia denez, musika balkanikoa izan dugu kide; beraz, prest egon gorputza astintzeko! Polihiztegia, artekatean poligomendio bat… Eta onena amaieran izaten denez, Ekhineren olerki bat ekarri dugu Kitzikara.

irakurri gehiago →

ATALKA,KITZIKA: Emakumeak eta erotika

2 martxoa, 2018 | 0 Komentarioak

Kitzika irratsaioan hiru belaunalditako emakume elkarrizketatu ditugu erotikari buruz. Artefakteetan serie bat gomendatu dizuegu eta Blues musika izan da soinu banda irratsaio osoan.

irakurri gehiago →