Kontzertuak

S.O.S Sahara kontzertua

3 abendua, 2015 | 0 Komentarioak

Pasa den Azaroak 22an S.O.S Sahara kontzertua antolatu zen Bergarako gaztetxian.Hilaren 17an hasi ziren euriteek Tindufeko Saharar errefuxatuen kanpamenduetan sekulako uholde larriak eragin dituzte eta ondorioak larriak dira. Etxe, eskola, osasun zentroak…zeharo ondatu dira. Gure aletxoa jartzeko Bergarako gaztetxean kontzertu akustikoak antolatu ziren.Bertan Iker Lauroba eta itsasargiak,Beñat Igarabide,Azkaiter Pelox trio eta Emon taldeak eskaini zuten kontzertua.Hemen kontzertua entzuteko aukera.

irakurri gehiago →
no image

BERGARAKO GAZTETXEAREN 15. URTEURRENA:GOSE ZUZENEAN

12 ekaina, 2015 | 0 Komentarioak

Bergarako gaztetxearen 15. urteurrena ospatzen ari gara. Ekainak 11, Gose taldia izan dou zuzenian Bergarako gaztetxian Goseko kidiak Gosariak proiektuakin ibili dia azken aldixan, eta hau izan da denboraldi luze baten Gose moduan eman deben lehen kontzertua, horrez gain Kartzela Zaharrian beraien lehen aldixa izan da, kontzertu berezixa eskaini zeben.

irakurri gehiago →

Txapa irratian 30 urteak ospatu dittugu aurtengo denboraldian. Ospakizunak ondo bukatzeko txapa jai berri bat antolatu ginuan, Ekainak 6an Bergarako gaztetxian , Fiachras eta Cabezafuego & los brutales egon dira.Hemen entzungai dezue bertan eskainitako kontzertua.

irakurri gehiago →

Martxoaren 13an , Txapa irratiaren 30 urteurrenaren baitan emanaldi berezia antolatu genuen. Bertan berriketan ,Napoka iria eta Joseba Lenoir duo taldeak izan genituen Bergarako gaztetxeko eszenatokian.

irakurri gehiago →
no image

TXAPA IRRATIAK 30 URTE:AZAROAK 30 AITOR ESCOBAR

1 abendua, 2014 | 0 Komentarioak

Azaroak 30ean Txapa irratian 30 urteak ospatzen jarraitzeko kontzertu berezi bat izan dou,Aitor Escobarren Origen flamenko ikuskizuna. Aitor Eskobarrekin batera,Perkusioan El raton,Palmetan La cuki,Ahotsa Angel Lopez eta Koroak Rafael Hernandez egon dira taula gainean.

irakurri gehiago →
no image

TXAPA IRRATIAK 30 URTE:FLY SHIT + ESTRICALLA

2 azaroa, 2014 | 0 Komentarioak

Azaroaren 1ean Fly shit eta Estricalla taldeen kontzertua izan dugu Bergarako gaztetxean.Kontzertuan aurretik eginiko elkarrizketa eta bertan eskeinitako kontzertua daukazue entzungai.

irakurri gehiago →
no image

Txapa irratia 30 urte 30 ordu maratoia:kontzertuak

22 urria, 2014 | 1 Komentarioak

Pasa den asteburuan Txapa irratiak 30 urte 30 ordu maratoian egondako kontzertuak entzungai.

Ekaitz ubera,Garate, Urtzi Azkue & the funk junkers ,Rorro eta Kepa eta Asier Elorza eta kapik eskeinitako kontzertuak.

irakurri gehiago →
no image

Ki sap kontzertua

24 ekaina, 2014 | 0 Komentarioak

Ki Sap taldea Valentziatik datoz eta 1996an sortu ziren l’Horta herrian. Musikalki, Ska eta Reggae giroetan sakontzne du taldeak, bestelako erritmo beroei muzin egin gabe. ‘Keep skankin’ izena darama taldearen estudioko azken grabaketak, eta disko hau aurkeztuko dute gurean. Honakoa, bostgarren aldia izan da Bergaran jotzen dutena.

irakurri gehiago →
no image

Egubakoitzak Kartzelan:Soka taldea

25 maiatza, 2014 | 1 Komentarioak

Bergarako Orkestrako soka taldeak emankizun berezia prestatu du Kartzela Zaharrerako. Doinu ezagunen moldaketez gozatzeko aukera izango dugu, sorpresaz beteriko emanaldi bitxi bezain eder honetan.

irakurri gehiago →
no image

Egubakoitzak Kartzelan:Enekora

25 maiatza, 2014 | 0 Komentarioak

Kora,arpa afrikarra eta ahotsetan oinarrituriko kontzertu akustikoa da Enekorarena; zuzeneko musika, proiekzio bisualez lagundurik. Musikak emozio atseginak sortarazten ditu eta bidaia sonoro bat proposatzen da bideo irudien bidez. Kora eta ahotsaren emotibitateak, Jon Manterolak zuzenean ekoizten dituen proiekzio bisualen magiarekin topo egiten dute, ikuskizun eder eta paregabea taularatuz.

irakurri gehiago →