BTN Señorak edition #01: Bilboko saioa

 Bilbon hasi da hirugarren Señora Sariketa eta sakon aztertu dute lehen saioa Aner Peritz, Leire Vargas, Oihana Arana eta Haizea Aranak BTN podcastean: epai irizpideez, diskurtsoaz, umorearen erabileraz, zein bertsolarien estilismoaz aritu dira. 
 
 Bilboko Bira tabernan egin zen saiotik Maider Arregi, Maddi Ane Txoperena eta Eli Zaldua sailkatu dira Oñatiko finalera. Hurrengo kanporaketa maiatzaren 13an, larunbata, Erratzun izango da. 

Hurrengo podcasta

Eguneko elkarrizketa - Mikel Gartzia

og. Mai 11 , 2023