Simone de Beauvoir, feminista al da?

Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.

Ez gara galdera hau aireratzen dugun lehenak, eta azkenak ere ez gara izango. Baina erantzun zehatza ematen baino, bere bizitza apur bat gehiago ezagutzen ahalegindu gara.

Ikastetxeetan gazteekin erabiltzeko saioak dira, bideoz zein podkast formatuan entzuteko bederatzi pilula. Motz geratu zaizkigunak nahi genituen emakume guztiak sartzeko, horregatik mugatu gara, bereziki, Europa eta AEBetako mugimenduetara. Jakitun, historia oso baten zati txiki bat besterik ez dela.

Hurrengo podcasta

Udalerri euskaldunetako gazte gehienek bideojokoetara jokatzen dute egunero

og. Urr 6 , 2022