Beranduegi 2×19: Lerro, dildo eta pfff

Lerro, Dildo eta Pfff. Ez, ez dira uda honetan txozna-giro sanoa alaituko duten hiru pailazo, baizik eta gazte, ez hain gazte eta neo-gazte mugimendu, kolektibo, koordinadora edo dena delakoak. Mikroetan ordezkari bana biltzea da gure helburua, baina bitartean gure ahotan jarri ditugu haien asmo, ideia, erronka, amets eta enpatiak, edonork ulertzeko moduan ehoturik –hiztegi iraultzailean libre dagoen aditz bakanetakoa hautatzeagatik–. Eta hori guztia egin dugu Euskal Herriaren erdigunetik, zeina batzuek kokatzen duten Andiako parajeetan, eta bestetzuek Kevinen zilborrean.
09:27

Hurrengo podcasta

Beranduegi 2x19: Lerro, dildo eta pfff

og. Eka 30 , 2022