PODCAST 2×16 | ‘Laborantza 4.0’ aroa ireki nahi dute, berdez pintatu eta produktibismoarekin segitzeko

Laborantza hirugarren iraultzara sartzera omen doa. Lehena XVII. eta XVIII. mendeetan gertatu zen, lugorrien bukaerarekin eta lurra gehiago ustiatzeko logika eta ekoizpen-teknika berrien garapenarekin; bigarrena, XX. mendean, mekanizazioarekin eta ongailu zein produktu fitosanitario kimikoen zabalpenarekin. Hirugarrena bidean dela diote hainbat instituzio, sindikatu eta multinazionalek –edo behintzat, bidean nahi lukete–. Teknologia berrietan, big data eta algoritmoetan oinarritzen den iraultza dugu. Hau ere garapen iraunkorraren izenean omen dator, eta guzti honetaz aritu zaigu jenofa Berhokoirigoin ARGIAn idatzi duen artikulua oinarri hartuta. 

Hurrengo podcasta

Sector Conflictivo #04 | La luna de Valencia. Idoia Montón y Las Siete Ventanas

og. Ots 17 , 2022