Hodeia ez da existitzen 01

Teknologiaren gainean eta bereziki teknologia burujabetzaren inguruan arituko den ‘Hodeia ez da existitzen’ kanal berria abiatu du Iametzak. Hori zabaltzeko Baleafunk.eus sortu du, musika eta podcastak entzuteko sare libre eta deszentralizatua.  

Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz. 

Hurrengo podcasta

Emen Gonak | Sharon Van Etten

az. Aza 25 , 2020