zubieta

Argiaren aurrerapena egin dugu, asteazkenero bezala, Estitxu Eizagirrerekin. Euskarak izan duen jazarpenaren transmisioari buruzko erreportajea, Pape Niang eta Mikel Garcia Idiakezi “Hasiera berri bat” liburuaren harira egindako elkarrizketa, eta Zubietako erraustegiaren aurka bere buruaz beste egiten saiatu denaren protesta izan ditugu hizpide gaurkoan. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Euskal Herriko obra publikorik handienaren barrunbeeta ezer ez da dirudiena. Hala jaso du Urko Apaolazak aste honetako Argia-n. Aurrerapenaren ikur izan behar zuen AHT Abiadura Handiko Trenak, baina muturreko prekarietatea ekarri du. AHTrekin batera, Zubietako erraustegiaren proiektuari begira ere jarri gara gaurko tertulian, Mikel Goñi eta Sonia Gonzalezekin. Horrez gain, aipatu dugu Madrilgo Gobernuarekin jeltzaleek […]

irakurri gehiago →

Korrikaren 20. edizioa hasteko bezperan, doako euskalduntzea bermatzeko instituzioetako aukerez, Onintza Iruretak erreportajea egin eta AEK-ko Mertxe Mujika elkarrizketatu du Argia astekarirako. Estitxu Eizagirre zuzendariak azaldu du zer jaso duen Iruretak, gaurko aurrerapenean. Horrez gain, Danele Sarriugartek Raquel Gutierrez pentsalari eta militante internazionalistari egindako elkarrizketaren berri eman du Eizagirrek. Baita Markel Ormazabalek Zubietako makro-kartzelaren proiektuaz […]

irakurri gehiago →

Ituren eta zubietako inauterietan animalia hilak erakusteak eragindako polemikan, iritzia eman dute bi herrietako udalek eta inauterien itxura faltsua eman dela salatu dute. Ospakizunen antolaketan parte hartzen ez badute ere, euren eskumenen barruan animalien babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzea zainduko dutela adierazi dute. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko Julen Zelaietak gaurko irratien tartera. […]

irakurri gehiago →

Zer esan dezentea ematen jarraitzen du Zubietako erraustegiaren proiektuak eta epaitegietako sententzien joan etorriak. Horretaz harago, herritarren hitza da GuraSOS plataformakoek hobesten dutena. Ez dute uste agintariek diru publikoarekin errusiar erruletara jolastu behar luketenik, haien ustez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak GuraSOSen errekurtsoaz hartutako erabakiak ez du epaitzen ingurumen baimena, ezta lizitazioa ere. Horregatik, […]

irakurri gehiago →

Apirilaren 1etik aurrera Danonek Nafarroako mendialdeko nekazariei esne gehiagorik bilduko ez diela jakinarazi eta Sorian 20.000 behi buruko esne ustiategia egiteko proiektua dagoela jakinik, esne sekorearen orainaz eta geroaz gogoeta egiteko larunbatean Elizondon mahai-inguru jendetsua egin zuten. Gai horren bueltakoak ekarri ditu Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartear. Horrez gain, atzoko egunez Ituren, […]

irakurri gehiago →

Gaur jakin dugu Zubietako errauste plantaren lizitazioa geldiarazteko GuraSOS plataformak aurkeztutako beste helegite bat bota duela atzera Donostiako Administrazioarekiko auzien Epaitegiak. Zehazki, erraustegiaren kontratazio txostena onartzeko GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak uztailean egindako bilkura bertan behera uzteko eskatua zuen elkarteak. Azken aldian, epaitegietako ebazpenekin lotuta dago aktualitatean errauste plantaren polemika, 2016aren amaiera eta 2017 honen hasiera […]

irakurri gehiago →

Gaur amaitzen da epea Zubietako Ingurumen Gunearen lehen fasea eraikitzeko eskaintzak egiteko. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak hilabete batzuk izango ditu gero adjudikazioa egiteko. Kanpoko eta bertako konpainiaz osaturiko lau enpresa taldek aurkeztu dituzte proiektuak. Horietako zenbait, gainera, Espainiako ustelkeria kasu sonatuetan nahastuta agertu diren enpresak dira. Kasualitatea ote? Edonola ere, epe amaierak aukera eman digu Gipuzkoako […]

irakurri gehiago →

Aste eta erdi inguru darama Gipuzkoa Zutik mobilizazioak martxan: Donostiako Gipuzkoa plaza eta Bulebarra erabili dituzte nagusiki, erraustegia borrokatu beharreko sinbolo gisa hartu eta gizarte eredu berri bat aldarrikatzeko. Baina hiriko beste edozein gune erabil zezaketen: lekua baino, erraustegiaren aurkako aldarria eta mobilizazioa baitituzte ardatz, eta eztabaida piztea helburu. Eztabaida, zalantzarik gabe piztu dute. Eta […]

irakurri gehiago →

Gipuzkoa plaza utzi eta berriz hartu zuten atzo Gipuzkoa Zutik mugimenduko kideek. Hamar orduren bueltan izan zen guztia. Batetik besterako aldea jende kopurua izan zen: arratsaldean, itzuleran, jendetzak babestu baitzituen kanpaldiko parte hartzaileak. Goizean, kanpalekua hustu ostean, Bulebarreko kioskoa hartu zuten, eta ehunka lagun batu zitzaizkien arratsaldeko mobilizazio deialdira. Ertzaintza bidea oztopatzen saiatu arren, manifestazioak […]

irakurri gehiago →