zinemaldi

Netflix-ekin eskandalua iritsi da Cannesera. Telebistarako propio ekoiztutako plataformaren bi film lehiaketarako hautatu ondoren, Cannesek erabaki du datozen edizioetan zine aretoetan emango diren filmak hartuko dituela. Erabakiak aldeko eta kontrako iritziak jaso ditu. Duela astebete, Kristina Zoritak idatzi zuen hori Pantaila handian blogean. Era askotako polemikak sortu dira zinemaldi horretan, eta horietako bat hausnarketarako baliatu […]

irakurri gehiago →

Duela hilabete inguru, Donostiako 64. Nazioarteko Zinemaldia gertutik jarraitzeko intentzioa zuela esan zigun Amaia Garcia kolaboratzaileak. Denak ez baina film batzuk ikusteko aukera izan du, eta horien artetik La Reconquista, I Daniel Blake, Maria y lo demás eta Irrintziaren oihartzunak filmez duen iritzia eman digu. Bestalde, joan den astean ikusi zuen Raul Arevalo aktorearen lehen […]

irakurri gehiago →

Agirre lehendakariarekin lotutako dokumentaletatik hiru ikusteko aukera izan du Urtzi Urkizu kazetariak Donostiako 64. Zinemaldiko jarraipena egiten zuela aprobetxatuta. Urrian eskainiko dituzte dokumental horiek ETB Euskal Telebistan, eta zer iruditu zaizkion azaldu du gure komunikazioaren tartean. ETBrekin segita, aurreratu du asteburu honetan grabatuko dutela Auzolan saioaren seigarren atala. Hamaika telebistara jota, berriz, hirugarren adinekoei eskainitako Sasoi […]

irakurri gehiago →

Duela bi aste, Zebrabideko denboraldiari ekin genionean, aipatu genuen lagun berri bat batuko zela gaurkotasunaz egiten dugun errepaso kritikora. Gaur estreinatu da gurean Maite Sabalza, eta aurrerantzean hilero batuko da, Mikel Elorzarekin txandaka. Ba estreinatzeko gai potoloak ekarri ditu. Batetik, Gasteizko Legebiltzarreko hauteskunde kanpainak eragindako sentipenak aipatu ditu. Bestetik, Donostiako 64. Zinemaldia zenbait aldarrikapenekin lotu […]

irakurri gehiago →

Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Koldo Almandoz zinegilearekin hitz egin du gaurko elkarrizketaren tartean. Zinemagile donostiarraren lehen lan luzea, Sipo phantasma deiturikoa, ikusgai egon baita joan den ostiraletik atzora artean Donostiako 64. Zinemaldian.

irakurri gehiago →

Joan den urtean, Getxoko bizilagun bat hil zen Baztango abentura parkean, 100 metroko atrakzio bertikal batetik erorita. Ezbeharragatik zabaldutako auziaren epaia gaur jakinarazi dute eta horri buruz hitz egin du Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak irratien tartean. Horrez gain, Legarreako leizean Aranzadik topatutako Sagardia Goñi sendiaren aztarnen bilaketa lanak ere aipatu ditu. Amaitzeko, Donostiako 64. […]

irakurri gehiago →

Denboraldia hasi berritan agindu genizuen aurten ere bi astez behin zinema kontuei helduko geniela Zebrabidean, eta bi fitxaje egin genituela horretarako. Ba horietako bigarrena gaur bat da gurera, Maitane Legarreta. Asteburuan Donostiako 64. Zinemaldian ikusi dituen Julieta, Mugaminak eta Vivir y otras ficciones filmak aipatu ditu. Horrez gain, gaur eta bihar Zinemira sailean eskainiko diren […]

irakurri gehiago →

Nola jakin dezakegu kultura ekoizpenak genero aldetik desorekatuak al diren? Ba Bechdel delako testak ematen du horretarako aukera. Test hori aurkeztu digu Kalaka komunikazio parekideko Ilazki Gainzak gaurko komunikazioaren atalean. Donostiako 64. Zinemaldia hastear den honetan, pelikuletan zer nolako genero desoreka dagoen nabarmendu du Gainzak, eta betaurreko morrekin zinera joateko gomendioak ere eman ditu.

irakurri gehiago →

Gure herri honek dituen paradoxak medio, Donostiako zinemaldiko sail ofizialean lehiatuko den Nocturama filmak ordurako bi aste eramango ditu Ipar Euskal Herriko zine aretoetan ikusgai. Baina paradoxa hori albora utzita, Bertrand Bonello zuzendariaren pelikula horri buruzko kontuak ekarri ditugu Zebrabidera, Radiokulturako Mikel Etxebarriak Maite Ubiriarekin izandako solasaldiaren bidez.

irakurri gehiago →

Laster, 11 egun barru bihurtuko da Donostia zinemaren hiriburua. Laster ikusiko ditugu pantaila handiko aurpegi ezagun asko alfonbra gorrian oinez. Irailaren 16tik 24a bitartean ospatuko baita Donostiako zinemaldiaren 64. edizioa. Poliki, baina Euskal Herriko ekoizpena ere ari da erakusleiho horretan bere lekutxoa egiten, eta horri begira jarri gara Amaia Garciarekin.

irakurri gehiago →