ziburu

Irratien tartean Ziburura jo dugu Antxeta irratiaren eskutik. Izan ere, aste honetan aipatu izan dugun bezala, bihar euskal liburu eta disko azoka egingo da Ziburun Baltsan elkarteak eta Argiak antolatuta, eta Antxeta irratiko Maia Muruagak eurekin hitz egindakoak ekarri ditugu. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan: – Maiatzaren 5ean « Etorkinekin » kolektiboak elkartasunezko besarkatze egun berezi bat antolatzen du. Kolektiboaren kidea den Lilian Hirigoinek dena azaltzen dauku … – « Zokoa Munduan » festaren hirugarren edizioa maiatzaren lehenean iraganen da. Maialen eta Jean Philippe Michelenak kulturen arteko loturak garatu eta Peruko elbarrituak lagundu nahi dituztela erraiten daukute … Musika: Anarchic […]

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ipar Euskal Herrira jo dugu, Gure Irratiaren eskutik. Biarritzen izango den G7 gailurraren aurka antolaturiko taldea, Ziburuko alkateak etxe bat pribatu bati saldu izanaren ondorioz oposizioak eginiko salaketa eta Kanboko Hirigintza planak sortutako zalaparta izan ditugu hizpide Ihintza Arrietarekin.

irakurri gehiago →

Ziburura jo dugu gaurko Irratien tartean, izan ere, Gonzalo Etxeberriaren margolanak Ziburuko Arte Bideak galerian dira asteotan. Antxeta irratiko lagunak izan dira Etxeberriarekin, eta harekin hitz egindakoa ekarri dugu Zebrabideara ere.

irakurri gehiago →

13r3p/itzuli konpainiak “Behin bazen internet” antzerki lana eskainiko du ostiral honetan, arratsaldeko 20:30etan, Ziburuko Bordagaineko dorrean. Hauxe izango da aurkituko duguna: Behin bazen Internet ipuin teknologiko bitxi bat da. Data gure heroi ausartaren abenturak kontatzen dizkigu: Interneten barne-barnean bizi da datuz beteriko paketeen eramaile hau eta zuntz optikozko bideetan bidaiatzen, sareko biztanle misteriotsuen xerka… Ikuskizun […]

irakurri gehiago →

Jon Garmendia Txuriya-k eta Xabier Solanok elkarrekin egin duten 20 urteko sormen ibilbidearen emaitza da Bat eta bat gara gu deitutako poesia eta musika ikuskizuna. Gaur, Azkainen izango da ikuskizunaz gozatzeko aukera. Emanaldia ipuin laburrek, poemek eta kantuek osatzen dute, Garmendiaren eta Solanoren abilezien osagarri. Larresoron estreinatu eta Saratik pasa ondoren, birak Azkaineko gaztetxean du […]

irakurri gehiago →

Balearen ehizari buruzko lau urteko lana egin dute Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko ikasleek Albaola itsas museoko elkartearen partaidetzarekin. Lau urte horien ondorioz, Baleontziaren bidea deitutako gida pedagokikoa argitaratu dute, 30 ekintzatan oinarrituta. Sebastian Boulnois Albaola itsas faktoriako koordinatzaileak ikasleek deskubritu dutea azaldu die Radiokulturako lagunei, eta hori bera ekarri dugu gurera.

irakurri gehiago →

Balearen ihiziari buruzko lau urteko lan bat burutu dute Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko ikasleak Albaola itsas museoko elkartearen partaidetzarekin. Lau urte horien ondorioz, « Baleontzi bidea » deitutako gida pedagogiko bat argitaratu dute, 30 aktibitate desberdinetan oinarriturik … Sebastien Boulnois, Albaolako kultur koordinatzaileak, ikasleek deskubritu dutena azaltzen dauku …

irakurri gehiago →

Eguraldi onak lagunduta, jende asko elkartu zen atzo Senperen, 32. Herri Urratsen. Ziburuko Kaskarotenea ikastola eraikitzeko izango da bertan bilduriko dirua. Seaskako arduradunek euskarari lehentasuna emateko eskatu diete arduran politikoei, eta Paxkal Indo lehendakariak Info7 irratian baloratu du atzoko eguna. Haren hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.

irakurri gehiago →

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariak ekarriko dituen kontuak aurreratu ditugu gaur ere. Horretarako, Oihana Llorente kazetaria batu zaigu saiora, eta honako gaiak nabarmendu dizkigu: haurrez eta heriotzaz egin duten erreportajea; Somaliako egoerari bota dioten begirada; Leire Larrasa Ziburuko EH Baiko zinegotziari egindako elkarrizketa; eta In Fraganti atalean harrapatu duten Zuriñe Ramos diseinatzailearen elkarrizketa.

irakurri gehiago →