xorroxin

Gaurko irratien tartera Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu, euren bueltako berriekin. Iragan asteburua maiatzaren lehenaren harira luzea izan dela aipatu, eta izokin arrantzaren irekieraz hitz egin digu. Horrez gain, Nafarroa Oinezen harirako Artea oinez dinamikaz, udal eta foru hauteskundeetarako aurreikuspenez, zein aurrera begirako agenda kontuez aritu gara Anbustegirekin.

irakurri gehiago →

Xorroxin irratiko elkarrizketa bati lekua egin diogu, makrobiotikaren berri izateko. Arantzako Jexus Larretxea makrobiotika aholkulariarekin hitz egin dute Xorroxinekoek. Duela hogei urte minbizia diagnostikatu zioten eta orduan ezagutu zuen bizitzeko modu hori. Sendatu zen eta geroztik, makrobiotikaren berri ematen ari da, ikastaro, hitzaldi eta kontsulten bitartez.

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartera Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu, euren bueltako berriekin. Berako mendi maratoi erdiaz; Nafarroa Oinez-en harirako Izarpean oinez ekitaldiaz; larunbatean Iruñeko Anaitasuna kiroldegian izango den Anahitasuna-z; zein udal eta foru bozetarako euren eskualdean dauden pronostikoez aritu zaigu.

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartera Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu, euren bueltako berriekin. Korrikaren 19. edizioak asteburuan zeharkatu zuen euren eskualdea, eta hango kontuak ekarri dizkigu Anbustegik. Horrez gain, larunbatean ospatuko den Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaz; Nafarroa Oinezeko ekintzez; eta erran.eus komunikabideaz aritu zaigu.

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartera Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu, euren bueltako berriekin: Xorroxin irratian ekaitzak eragindako kalteak; Bertiz partzuergoa; Urdazubiko harrobiaren harirako kalapita; Baztanen enpresa berri bat abian izango dela; Nafarroako Bertsolari Txapelketa; eta inauterietako ekintzak nabarmendu dizkigu.

irakurri gehiago →

Bi astez behin bezalaxe, Xorroxin irratiko lagunak batu zaizkigu gaurko irratien tartera. Zehazki, Josetxo esataria batu zaigu gaur: abokatuen atxiloketak euren eremuan izan duen eragina; Baztango bertso eskolaren urtemuga; sagardo denboraldiaren hasiera eta beste hainbat kontu jorratu ditugu.

irakurri gehiago →

Bi astez behin bezalaxe, Xorroxin irratiko esatari Fernando Anbustegi batu zaigu gaurko irratien tartera: Amaiurko gazteluaren berreskurapenean egindako aurrerapenez; Baztango antolaketa politiko eta administratibo bereziaz; eta Faba errege-erreginen koroatzeaz hitz egin digu, besteak beste.

irakurri gehiago →

Gaurko irratien tartera, Xorroxin Irratiko esatari Joseba Otola batu zaigu eta berarekin hitz egin dugu, Igantzi, Bera eta Elizondo aldeko berriez: Igantzin egin duten munduko txondorrik handiena, Berako liburuzain lanpostuaren deialdia errepikatu beharraz, epaiketa politikoen aurkako mobilizazioez, zein Elizondon ostiralean jokatuko den Mariano Izeta bertso sariketako finalaz hitz egin digu.

irakurri gehiago →

Gaur, Xorroxin irratiko kideak batu zaizkigu Zebrabidera euren zonaldeko berri emateko. Fernando Anbustegi esatariak honako kontuak ekarri dizkigu, besteak beste: Baztan ikastolak aste honetan egingo duela datorren urteko Nafarroa Oinez jaiaren aurkezpena; uholdeek eragindako kalteei buelta emateko diru laguntza ezagatik kexu direla herritarrak; asteburuan Kirikoketa besta ospatu dela; edo datozen aste eta hilabeteetarako hainbat kontu […]

irakurri gehiago →

Gaur, lehen aldiz batu zaizkigu Xorroxin irratiko kideak Zebrabidera euren zonaldeko berri emateko. Fernando Anbustegi esatariak honako kontuak ekarri dizkigu, besteak beste: Baztan ikastolak Zangozakoaren eskutik Nafarroa Oinez-eko lekukoa jaso duela; uholdeek eragindako kalteei buelta emateko diru laguntza ezagatik kexu direla herritarrak; edo asteburuan Beran Lurraren eguna eta Elizondoko udazkeneko feria ospatuko direla.

irakurri gehiago →