xorroxin

Gure Esku Dago dinamikaren barnean, Bortzirietan sortu den Eman Bortzekoa elkartea aurkeztu zuten joan den igandean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Bost herrietako hainbat lagun ezagunek parte hartu zuten aurkezpenean, baita ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek ere. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, eskola jazarpenari aurre egiteko eskualdeko hiru […]

irakurri gehiago →

Datorren larunbat eguerdian,, urtero bezala Olentzero eta Jaiotzen lehiaketa ospatuko dute Lesakako Plaza Zaharrean. Aurtengo xehetasunez eta ohituraren nondik norakoez hitz egin du Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Baztango batzar nagusien berritzeaz eta Lesakan turismoari begira ikasleek garatu duten proiektuaz aritu da. Bergarara ere erreparatu dugu irratien tartean, eta Txapa […]

irakurri gehiago →

Ugandako umezurtz-etxe batean sortutako Aba Taano gospel musika taldea hiru emanaldi eskaintzekoa da Baztango eta Bortzirietako eskualdean. Sarreran eta emanaldiak bukatzerakoan borondatea eskatuko da, biltzen duten dirua aipatutako umezurtz-etxe horretara bideratzen baitute. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Iruñean oraindik ikusgai dagoen Amaiurko azken gazteluaren inguruko erakusketarako […]

irakurri gehiago →

Etxegabetzeak saihesteko jarduera protokoloa onartu du Baztango Udalak. Jarduera protokoloaren helburu nagusia, gainzorpetzeagatik, gehiegizko zorpetzeagatik ohiko etxebizitza, norberaren bizitegi arrunta likidezi-faltagatik, galtzeko arriskuan duen pertsona edo familiari konponbidea ematea da. Albiste hori ekarri du Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, eskualdeko arraindegietan erabiltzeko tupperrak banatuko dituztela Baztan-Bidasoaldean azaldu du. Agendari helduta, […]

irakurri gehiago →

2017ko Nafarroa Oinez antolatzen hasi da jada Lesakako Tantirumairu ikastola, eta joan den ostegunean aurkeztu zituzten Bikin bat in leloa eta irudia Iruñean egindako agerraldian. Horren bueltako xehetasunak ekarri ditu Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Lekarozko Aroztegia proiektuaren auziaren barneko beste atal baten berri ere ekarri du, Baztango alkate ohi Garbiñe Elizegik […]

irakurri gehiago →

Ikusmin handiz atera zituzten urriaren 12an Legarrea leizetik duela 80 urte hara botatako Juana Jose Goñi eta bere sei seme-alaben azken hezurdurak. Aranzadiko Pako Etxeberria eta Lourdes Herrasti aritu ziren zeregin hori koordinatzen, eta azaldu dutenez, orain gorpuzkinak laborategira eraman eta informe tekniko bat egingo dute «egia ofiziala» jakin dadin. Albiste hori ekarri du Xorroxin […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko dantza txapelketan Tolosaldeko lagunek erdietsitako lorpenez, GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu zitueneko 33. urtemugaz eta Zizurkilgo Ipuinen unibertsoa dinamikaz hitz egin du Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartean. Horrez gain, Xorroxin irratiko lagunek Vianako Erentzun ikastolako zuzendari Maite Oterori atzoko Nafarroa Oinez festaz egindako elkarrizketa ere izan dugu entzungai.

irakurri gehiago →

Zalain Transformados lantegian izandako lan istripuan hil zen Agustin Portu, 64 urteko langilea irailaren 28an. Heriotza hori salatzeko eta familiari elkartasuna adieraziz, bi orduko geldialdia egin zuten langileek irailaren 30ean eta 24 orduko greba atzo. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, aipatu du Joseba Otondo eta Garbiñe […]

irakurri gehiago →

Joan den urtean, Getxoko bizilagun bat hil zen Baztango abentura parkean, 100 metroko atrakzio bertikal batetik erorita. Ezbeharragatik zabaldutako auziaren epaia gaur jakinarazi dute eta horri buruz hitz egin du Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak irratien tartean. Horrez gain, Legarreako leizean Aranzadik topatutako Sagardia Goñi sendiaren aztarnen bilaketa lanak ere aipatu ditu. Amaitzeko, Donostiako 64. […]

irakurri gehiago →

Euskara ikasteko doako aukeren berri izan dugu gaurko saioan. Urrats handia egin baitu Bortzirietako euskalduntze-alfabetatze sistemak, eta Nafarroa osoan aitzindari izanen den proiektua jarri du martxan. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak orain arte indarrean egon den beka sistema orokortu egin du, eta Bortzirietan erroldatuta dauden herritar guztiei irekita egongo da. Hala, euskaltegira doazen ikasleek 100 euro ordainduko […]

irakurri gehiago →