Wood Strings

Gaurko programaren erroa Joseba Irazokiri egindako elkarrizketa izan da. Galizan duen kontzerturako bidean arrapatu dugu eta besteak beste, “Zu al Zara?” diskoari buruz eta egingo dituen kontzertuen inguruan hitz egin dugu  musikari beratarrarekin. Horrez gain, Final Four handiak eskainiko dizkigun kontzertu molonciak promozionatu ditugu eta beste hainbeste nobedade entzun ditugu. Gora Pablo Laso!

irakurri gehiago →

Gaurkoan, Doctor Saxen elkarrizketa izan da saioaren erroa. Bihar Le Coup aretoan jotzen duela aitzaki, Ellis izeneko EP berria aurkeztu digu. Horretaz gain, albiste musikalak eta azken egunetan irratira iritsi diren disko batzuei buelta eman diegu.  

irakurri gehiago →

Gaurkoan Wood Strings taldea izan dugu gure estudioetan, hain zuzen ere, Paul, Asel eta Oier Parral Tabernan asteartean jotako kontzertuaren bizipenak eta aurten kaleratutako disko berriaren berri eman digute. Horrez gain, albiste musikalak, agenda eta disko nobedadeak entzungai izan ditugu.

irakurri gehiago →