urriak 12

100 urte betetzen ditu aurten ARGIAk. 1919an Zeruko Argiaren lehen alea kaleratu zenetik, bilakaera handia izan du egungo ARGIA izatera iritsi arte, bidean izan dituen zailtasunak ahaztu gabe. Aurten, esan bezala, 100 urte betetzen ditu ARGIAk, eta hori ospatu asmoz, hainbat izan dira hilabeteotan egindako ekimenak. Urriaren 12an izango da hurrengo hitzordua, larunbat honetan, Donostian. […]

irakurri gehiago →

Araba aldera jo dugu Irratien tartean, Jon Hidalgoren eskutik. OkupaTUgasteiz egunaren balorazioa, Bizilagunak Araba proiektua, Urriaren 12rako deituriko mobilizazioak, eta Mercedesen egingo diren lan uzteak izan ditugu hizpide.

irakurri gehiago →
no image

MBIM- ARANTXITA TA PILARIKA

urria 16, 2015 | 0 Komentarioak

Arantxita utzi gaituen aste honetan, Madrilgo desfilean lortu genuen piperpoto handi bat oparituko diogu, edo hala uste genuen… Azken gertakizunen errepasoa egin ostean, MAKARRAOKEA izan dugu, kasu honetan Gipuzkoako erraustegiaren kontuarekin. Baita ere Zintzilik irratiaren 30. urtemugaren CDaren lehenengo pista entzungo duzue. Beno, hurrengoa espero dugu okerragoa izatea…

irakurri gehiago →

Urriaren 19an, euskal herritarren aurkako beste epaiketa bat hasiko da Espainian. Aritz Ganboa, Walter Wendelin, Gabi Basañez, Unai Vazquez eta David Soto militante internazionalistak jarriko dituzte akusatuen aulkian, eta Askapena, Askapeña eta Elkar Truke elkarteak legez kanpo uzteko eskaria eginen dute. Horren aurrean, hainbat herritarrek Espainia epaitzea erabaki dute, estatu inperialista delakoan, eta zenbait lekutan […]

irakurri gehiago →