ume

Azpitituluak.com proiektuak gabonetarako animaziozko filmak euskarazko azpidaziekin eskaintzeko hartu duen erabakiari erreparatu diogu gaurko saio amaieran. 37 animaziozko film dituzte eta Eguberri garaia familian horietaz gozatzeko aukera polita izan daitekeelakoan, Luistxo Fernandezekin hitz egin dugu guk.

irakurri gehiago →

Hezkuntzak, familiaren sistemaren barruan, rolak betirakotzeko joera du. Ekonomiaren krisialdiak areagotzen du egoera hori: emakumea kanpora ateratzen da lan egitera eta etxean hutsune bat uzten du, alabek betetzen dutena, lehen amak egiten zituen etxeko lanak bere gain hartzen dituzte. Horrek besteen aurrean baliotsu bihurtzen ditu baina ez beren buruen aurrean. Beraz, beharrezkoa da familia eremuan […]

irakurri gehiago →

Sentimendu ugari eragin dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek hainbat urteetan Euskal Herri osoan. Datozen hilabeteetan, korrikaren 20. edizioa aitzakia hartuta, Tipi-tapa Korrika ikuskizunarekin herriz herri ibiliko emanaldiak eskaintzen. Abenduaren 6an Gasteizen eskainiko duten emanaldiaren harira, Porrotxen aurpegi margotuaren atzean ezkutatzen den Joxe Mari Agirretxerekin hitz egin du Halabedi irratiko Igor Goikoleak, eta elkarrizketa hori […]

irakurri gehiago →

Adin txikikoen kontrako indarkeriak hamaika aurpegi ditu. Sistema patriarkaleko subjektu zaurgarrienak diren heinean, ordea, badute berezko ezaugarri bat: sufritzen dutena ezkutuan gertatu eta geratzen da, erasotzaileak haien senideak direlako gehienetan. Isiltasun horrek, baina, ezin duela errealitatea desitxuratu kontatu diete, Estitxu Eizagirrek atzo aurreratu zigunez, Argia astekarikoei Bilgune Feministako kide Saioa Iraolak eta Eraikiz elkarteko pedagogo […]

irakurri gehiago →

Tertanga kulturala egitasmoa Bizkaiko Urtxintxa Eskolak sortu zuen duela hiru urte. Bertako eskola zaharrari eta Tertanga berari indarra eman nahian. Izan du nolabaiteko hedapena ere, bertatik eratorri baita Euskararen Jolas Parkea. Urtxintxakoen ustez, parte hartzean hezi behar dira haur eta gazteak, botere harremanik gabeko jendartea eraiki ahal izateko eta helburu horri erantzuten dio Tertangako proiektuak. […]

irakurri gehiago →

Apgar testari buruz hitz egitea proposatu digu Zientzia Kaierako zabalkunde zientifikorako arduradun Uxune Martinezek, gaurkoan. Haur jaioberriei egiten zaien ohiko testa da hori, baina gutxik dakitena da emakume batek sortutako azterketa dela: Virginia Apgar medikuak 1953. urtean. Jaioberrien heriotza goiztiarraren zergatiak ezagutzeko asmoz sortu zuen, eta Martinezek Uxue Razkinek idatzitako artikulua hautatu du horren berri […]

irakurri gehiago →

Tribu hitza entzunda, berehala etorriko zaigu burura Anna Gabriel, CUPeko politikari katalana. Izan ere, bere adierazpen batzuk aldrebestu eta Espainiako sektore erreakzionarioek bazterrak nahastu dituzte. Haurrak tribuan hazi behar direla iradokitzeagatik birao tsunami bat etorri baitzaio Gabrieli, eta polemika horri begira jarri gara Iñaki Kasaresekin.

irakurri gehiago →

«Filosofia» eta «haurrak» elkar ezkontzeko zailak diruditen bi kontzeptu dira. Baina filosofiaz aritzea hainbat autorek duten mundu ikuskera ikastea baino gehiago da: galderak egitea da, esperientziei zentzua ematea. Prozesu horretan laguntzaile dira Miren Camison eta Imanol Alvarez, baita haurrei zuzendutako filosofia tailerrak ematen dituzten formatzen ari den talde bateko kide ere, eta gaur Zebrabideko mikrofonoen […]

irakurri gehiago →

Arratsalde batez, kalean erosketak egiten zebilen bitartean, behaketa gaitasuna aktibatu zuen Nerea Agirrek eta kalean ikusi zituen guraso eta seme-alabei beha egon zen, albotik pasatzean berak eta behatzaile ez ziren besteek entzuteko moduko mezuak entzun baitzituen. Horietaz idatzi du guraso.eus blogean, eta horien berri eman du Bergarako Txapa irrati librean ere.

irakurri gehiago →

Iñaki Kasares gizonezkoa da, eta sexismoa ezabatze bidean bat egiteko deia egiten du bere blogean. Santurtziko Gizon ekimena taldea sortzen parte hartu zuen, eta indarkeria matxistaz, aitatasunaz eta beste hainbat gaiz hausnarketak eta iritziak plazaratzeko joera du. Guk, berdintasunaren alde altxatzen diren ahotsei zabaltzen diegun tartera gonbidatu dugu, eta ahaleginduko gara hilean behin gurean tartea […]

irakurri gehiago →