ultzama

Gaurko Irratien tartean Ultzamaldera begira jarri gara, Esan Erran irratiko Lur Gil izan baitugu gurean. Zakurrak solte eramateak sortu duen polemikaz aritu gara lehenik eta behin. Ultzamaldeko ihauteriak ere izan ditugu hizpide, tartean Lantzekoak. “Ultzamako etxeak” liburuaren berri ere eman digu Lurrek, Ultzamako etxeen informazioa jasotzen duen liburua. Azkenik, agenda hitzorduak ere ekarri dizkigu: esku […]

irakurri gehiago →

Ultzamaldeko Esan Erran irratiko kide den Lur Gil izan dugu gaurkoan eta hainbat berri ekarri dizkigu. Alde batetik, euskara eskakizunik gabeko lanpostua eskaini du Nafar Gobernuak Basaburuko osasun zentroan. Bestetik, zabor bilketa egiten hasi dira Ultzamako Amati basoan. Ultzamako Udalak Esan-Erran irratia eta Pulunpe aldizkaria diruz lagunduko dituela ere azaldu digu, baina aho batez erabaki […]

irakurri gehiago →

Ultzamako biogas plantaren aferari buruzkoak ekarri ditu Esan Erran irratiko Lur Gilek gaurko irratien tartera, eta azaldu du Nafarroako parlamentuak ikertu egingo dituela gertaerak. Horrez gain, Atezko Udalak eremu mistotik eremu euskaldunera pasatzeko esakera egin duela ere kontatu du. Halabedi irratiko Igor Goikoleak, berriz, Gasteizko alde zaharreko Ensanche 21eko hiru eraikin okupatuen auzia zertan den […]

irakurri gehiago →

Larriki gaixorik dagoen Oier Gomez euskal presoaren kondena etetea erabaki dute Frantziako epaitegiek, eta horren berri ekarri du Gasteizko Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak gaurko irratien tartera. Horrez gain, maiatzaren 7an Araban izango diren herri galdeketez eta Laudion abian diren jardunaldi antikapitalistez hitz egin du. Esan Erran irratiko Lur Gilek, berriz, Burutainen aurkitu duten Ezkabako […]

irakurri gehiago →

Azazetan frankistek hildako 16 lagun omendu zituztela joan den larunbatean azaldu du Halabedi irratiko Igor Goikoleak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Sare dinamikarekin Arabako batzar nagusietan sortu den zalapartaz eta larriki gaixorik dauden euskal presoak askatzeko Gasteizko katedral zaharrean zintzilikatutako pankartaz ere aritu da. Amaitzeko,  Halabelarri kanpaina berriaren nondik norakoak azaldu ditu. Esan Erran irratiko […]

irakurri gehiago →

Joan den asteburuan, agerraldi jendetsua egin zuten Gasteizko alde zaharreko bizilagunek, Auzolana frontoia babestuko dutela argi utzteko. Horren berri ekarri du Halabediko Igor Goikoleak gaurko irratien tartera. Esan Erran irratiko Lur Gilek, berriz, Basaburua eta Ultzama aldean Korrika kulturaleko egitaraua datorren astean hasiko dela azaldu du. Biek hitz egin dute euren eremuetan Emakumeen Nazioarteko Egunerako […]

irakurri gehiago →

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek ez dituela aldatuko alkate frankisten izenen kaleak azaldu du Halabediko estari Igor Goikoleak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Errekaleor auzokoen irrati eta musika estudioez zein Gasteizko gaztetxean egindako Ekaitz In Da House jaialdia aipatu ditu. Esan Erran irratiko Lur Gil ere batu da tarte berera eta Saioa menditik mendizale bat erreskatatu […]

irakurri gehiago →

Auzi politiko bat hizpide hartuta barneratu gara gaurko irratien tartean, izan ere, bihar Espaniako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute bi gazte laudiotarrek. Albiste hori ekarri du Gasteizko Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak gurera. Horrez gain, Txagorritxuko Tirrintzia talde feministak publiko egindako eraso matxisten salaketak eta aurtengo Korrikak Araban egingo duen ibilbidea ere aipatu ditu. Esan […]

irakurri gehiago →

Iazko maiatzaren 18an Aiala Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban atxilotzea oztopatzeko Gasteizen eraiki zen herri harresian parte hartu zuten zortzi gazteren aurkako auzi saioa zegoen gaurko iragarrita, baina auzipetuek ez aurkeztea erabaki dute. Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak horri egin dio erreferentzia gaurko irratien tartean. Horrez gain, EH Bilduk Arabako aurrekontuak onartu dituela ere […]

irakurri gehiago →

Frackingaren inguruko azken berriak ekarri ditu Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Gasteizko herri harresiagatik auzipetutakoen epaiketan izandako azken nobedadeen berri ere eman du, eta biharko Hispanitatearen egunaren harira Gasteizen antolatutako herri eskolak ere aipatu ditu. Goikoleaz gain, Esan Erran irratiko Lur Gil ere izan dugu irratien tartean. Hark Basaburuako Ernaizu […]

irakurri gehiago →