uharte

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin. Bilboko Ahal Duguko idazkari nagusi Lander Martinezi Mikel Asurmendik egindako elkarrizketa aletu digu, hasteko. Jarraian, Emaginek antolatutako eskola feministen lehen saioaz Danele Sarriugartek eginiko kronika aipatu digu. Amaitzeko, XVI. mendean Frantziako Pirlie uhartera bidaiatu zuten euskal kortsarioen istorioaz jaso dutena aurreratu digu.

irakurri gehiago →

Sakanako Beleixe irratiko esatari Alfredo Alvaro batu zaigu gaurko irratien tartera, eta honako kontuak jorratu ditugu harekin. Iberon egiten ari diren indusketa arkeologikoan hiru uhartearren gorpuak topa ditzaketela azaldu digu. Altsasuko eskolako Haur Hezkuntzako umeentzako modulo prefabrikatuetan izandako suteari buelta emateko Nafarroako Gobernuaren laguntza behar dutela. Eguberrietan eskualdean bertan erosketak egiteko dendariek eta instituzioek egindako […]

irakurri gehiago →