txapelketa

Gipuzkoako Herriarteko bertsolari txapelketako finala jokatuko da larunbatean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Aurrez aurre ariko dira Tolosaldeko bi talde: Am…ona! Amasa- Villabonako taldea eta Karidadeko benta Asteasuko eta Zizurkilgo taldea. Horren harira, txapelketaren koordinazio lanetan dabiltzanekin eta talde finalistako kide banarekin hitz egin du Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak, eta solasaldi hori dakargu gaurko agendaren tartera.

irakurri gehiago →

Zizurkilgo Joxe Arregi plaza Erdi Aroan girotuta agertu zen larunbat goizean. Garai hartako lanbideen azoka, umeentzako joko eta jolasak, Atxulondoko burdinolaren erreplika eta herri antzerkia izan ziren, besteak beste. Jarri gara zita horri eta beste zenbait gairi begira gaurko irratien tartean, Tolosaldeko berriak ekarri baitizkigu Ataria irratiko Jon Miranda.

irakurri gehiago →

Bisitaren azken txanpan, maskarada jokoak egin zituzten zuberotarrek atzo arratsaldean Larraulgo plazan. Jendetza inguratu da eta giro aparta jarri zuten. Izan ere, Aiztondo bailarako hainbat lagunek Zuberoako maskaradak euren herrietara ekartzeko lana egin dute. Horren emaitza ekarri du Tolosaldeko Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartera. Horrez gain, Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako sailkapenari heldu dio, […]

irakurri gehiago →

Sakanako Herri Eskolen Sortzen festa ospatu zuten joan den larunbatean Lakuntzan, eta horren berri ekarri du Beleixe irratiko Maider Beteluk gure irratien tartean. Horrez gain, joan den igandean Lakuntzako kultur etxean egindako Hatortxu Rock jaialdiko aurkezpenari ere egin dio aipamena, Kultura arlora jota, nabarmendu du Etxarri-Aranazko Eneko Lazkozek parte hartuko duela Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean, […]

irakurri gehiago →

Hainbat hilabetez zain egon ondoren, atzo abiatu zen 20. Korrika Otxandion, eta apirilaren 9an Iruñera iritsi bitartean Euskal Herria zeharkatuko du. Hala ere, Korrika ez da Euskal Herrikoa soilik, munduan ere ezagun egin den abentura da jada, eta horren adibide da Aimar Etxeberriak biharko Gaur8-rako egin duen erreportajea. Astekariko arduradun Amagoia Mujikak gurean aurreratu du […]

irakurri gehiago →

Martxoaren 27a zen Josu Zabala Salegi Basajaun Debako Punta Mendata parajean hilik aurkitu zutenean. Tiro bat zuen bularrean eta pistola bat aldamenean. Autopsiaren arabera, aurreko egunean hil zuen bularrean jotako tiroak. 20. urtemugaren harira, heriotza argitzeko eskatuko dute martxoaren 25ean Etxarri Aranatz jaioterrian. Horren berri ekarri du Beleixe irratiko Maider Beteluk gaurko irratien tartera. Horrez gain, […]

irakurri gehiago →

Herri kiroletan diharduten emakume batzuen berri ekarri dugu elkarrizketaren tartera. Harriti nesken taldekoek andra probak egiten dituzte, 500 kiloko harria mugitzen dute zortzi nesken artean. Zeanurin elkartzen dira astean behin entrenatzeko. Duela bi urte sortu zuten taldea eta plaza gutxi dituzte, Euskal Herrian hiru talde soilik baitabiltza andra probak egiten. Gurean izan ziren, duela zenbait […]

irakurri gehiago →

Muturreko egoera pairatzen ari dira Gazako herritarrak azken asteotan. Israelek ezarritako blokeoaren ondorioz argindar eskasia pairatzen ari dira, eta horren aurka protesta egiteagatik errepresio oldarraldiak jasaten dituzte. Hango egeoraz erreportajea egin du Isidro Esnaolak biharko Gaur8-rako eta Amagoia Mujika astekariko arduradunak aurrerapenera ekarri du. Horrez gain, bihar aurkeztuko duten Arabako Bertsolari Txapelketaren harira, Xabier Izagak […]

irakurri gehiago →

BERTSOINKA-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Finala I

urtarrila 12, 2017 | 0 Komentarioak

2016ko Bizkaiko Bertsolari txapelketako finaleko bertsoak aste honetako Bertsoinka saioan

irakurri gehiago →

Gaur iluntzerako plan proposamen bat ekarri dugu Zebrabidera, izan ere, gaueko hamarretatik aurrera, Bergarako bertsolari txapelketa izango da bertako gaztetxean. Honako bertsolariak lehiatuko dira: Jon Patxi Aiastui, Jon Altuna Oxan, Enaitz Alustiza, Unai Aranabal, Iñigo Arzelus, Gari Lopez de Muniain eta Eñaut Uriarte. Gai jartzaile lanetan Ibon Leibar Txinbo arituko da. Bergarako Kopla Barik bertso […]

irakurri gehiago →