trantsizio

Larunbatean, Euskal Herriaren trantsizio feminista izan zuten hizpide Emakume Abertzaleen zazpigarren Topaketa Feministetan. Ia 600 lagun elkartu ziren Berriozarren: mugimenduaren barruko kontraesanez eta erabaki politikoetan eragiteko estrategiez hausnartu zuten. Egunak eman zuenaren inguruko balorazioa egiteko, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

I-ENER sozietate herritarra helburu zehatz batekin sortu zen : herritarrek energia ekoizpenaren gainean kontrola hartzea. Proiektu tipietan jardun direla orain arte kontatu dauku Patxi Bergarak (I-ENER-eko lehendakaria). Hendaiako Herriko Etxearen eskutik egitasmo handiagoa abiatu dute. Trantsizio energetikoa eta tokiko garapena nahi dituzte uztartu.

irakurri gehiago →

ETB Euskal Telebistaren bi kateetan hainbat saio estreinatuko dituzte egunotan eta horien berri eman du Urtzi Urkizuk gaurko komunikazioaren tartean, nahiz eta Espainiako telebista kateetako nobedadeak ere ekarri dituen. Irratien arlotik, Antxeta irratiak Donostian eta inguruko zortzi herritan emititzeko lortu duen lizentzia nahiz Euskalerria irratiaren inguruko zenbait berri aipatu ditu. Horrez gain, Urkizuk berak Lara […]

irakurri gehiago →

Asteazkenero bezalaxe, komunikazio kontuei buruz aritzeko tartea zabaldu dugu Zebrabidean, eta Berriako kazetari Urtzi Urkizu batu zaigu gaurkoan. Joan den astean 10 urte bete zituen Info7 irratiaren inguruan hitz egin digu, hasteko. Jarraian, Berria egunkarian abian duten prentsaren trantsizio digitalari buruzko elkarrizketa seriea nabarmendu digu. Telebista kontuei helduta, berriz, ETB1eko Tumatxak saioaren etorkizunaz, eta Tele5 […]

irakurri gehiago →

Astearteetan gizarte eta ekonomia gaien inguruan aritzeko tartea zabaltzen dugu Zebrabidean, baina gaurkoan, ingurumenari buruzkoei heldu diegu. Pasa den asteko Trantsizio energetikoa ikastaroari buruzko balantzea egin baitu Inaki Barcena irakasle eta Ekologistak Martxaneko kideak, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortekin.

irakurri gehiago →

Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcena EHU Euskal Herriko Unibertsitaeko irakasle eta Ekologistak Martxaneko kidearekin izandako solasaldiari egin diogu lekua gaurko saioan. Datorren astean Bilbon Trantsizio energetikoa: Iraunkortasuna eta demokrazia ikastaroa eskainiko dute, EHUren uda ikastaroetako egitarauaren barnean. Ba gai horretaz hitz egin du Monfortek Barcenarekin.

irakurri gehiago →

Asteazkenero ohi dugunez, Argia astekariaren aste honetako argitalpenei begira jarri gara, eta Estitxu Eizagirre zuzendariak aurreratu dizkigu jorratu dituzten gaiak. Argiaren azalera ekarri duten Bizkaiko hondakinen egoeraz hitz egin digu; eta Larrunen jorratu duten trantsizioaren bilakaeraz aritu zaigu.

irakurri gehiago →

Asteazkenero bezalaxe, aste honetako Argia aldizkariaren aleak zer ekarriko duen aurreratu digu Estitxu Eizagirrek: 2015eko urtarrilean Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko duten Aurore Martini egindako elkarrizketa; larunbatean Ondarroan eginiko Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministetan izandako mahai inguruari buruzko erreportajea; eta Jone Amezagaren atxiloketaren harira antolatutako babes ekintzez Lander Arbelaitz eta Axier Lopez kazetariek egin duten hausnarketa.

irakurri gehiago →

Astelehenero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministako kide bat batu zaigu azken Bilgune Kontari-ren errepasoa egiteko, gaurkoan, Saioa Iraola. Lau gai jorratu ditugu berarekin: Jule Goikoetxearen Euskal trantsizio feminista eta Subalternoak artikuluak; emakumeek bideo jokoetan duten parte hartzea; eta Topatu.info-ko Loinaz eta Maitane blogarien ilustrazioak.

irakurri gehiago →