tertulia

TERTULIA | Hezkuntzako akordioa eta Palestina

maiatza 15, 2018 | 0 Komentarioak

Sonia Gonzalez eta Mikel Goñi izan dira Zebrabideako tertulian. Lakuak eta LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek EAEko hezkuntza publikoan lortutako akordioa eta Palestinaren aurkako sarraski eta Nakba eguna izan ditugu hizpide gaurko tertulian.

irakurri gehiago →

TERTULIA | Eraso matxistak eta Maiatzak 1

maiatza 3, 2018 | 0 Komentarioak

Tertuliarako tarte hartu dugu gaurkoan Sonia Gonzalez eta Mikel Goñirekin. Azkenaldian denon ahotan egon diren eraso matxistei buruz aritu gara lehenik eta behin, San Ferminetako talde bortxaketaren epaia eta Gasteiz eta Bidarteko erailketa matxistak. Azkenik, maiatzaren lehena ere izan dugu hizpide: zein berezitasun izan du aurtengo maiatzaren lehenak?

irakurri gehiago →

TERTULIA | Euskarazko hedabideak. Zein garrantzi dute?

apirila 19, 2018 | 0 Komentarioak

Tertuliarako tartea hartu dugu ostegun honetan. Gaurkoan Alaitz Amundarain eta Jagoba Zulueta izan dira Zebrabidean. PPren eskariz Aiaraldea hedabidearekin hitzarmena eten du EAJk, aurrekontuak onartzeko. Eraso hau abiapuntu harturik, euskarazko hedabideek duten funtzioaz hausnartu dugu. Zein funtzio betetzen dute arnasgune ez diren eskualdeetan? Zein erantzukizun dute instituzioek? Nola lagundu dezakegu herritarrok?

irakurri gehiago →

TERTULIA | ZADen aurkako erasoa

apirila 10, 2018 | 0 Komentarioak

Atzo goizean jakin genuen hainbat gendarme Bretainiako ZAD-eko kideak kanporatzen hasi zirela. Urtearen hasieran bertan egitekoa zen aeroportuaren proiektua bertan behera utzi zuela jakinarazi zuen Frantziako Gobernuak, eta hilabete batzuk beranduago iritsi da ZADen aurkako eraso hau. Erresistentzian jarraitzen dute bertako kideek eta prozesu honek luze joko duela jakinarazi dute. Eraso honi buruz aritu gara, […]

irakurri gehiago →

Azkena Rock fetibalak aurtengo kartela kaleratu berri du. Iaz bezala, aurten ere polemika sortu du musikari emakumeen parte hartze murritzak. 40 taldetik 4 taldetan soilik daude emakumeak. Honez gain, Euskal Herrian Euskarazek larunbatean Iruñan burutuko zuen manifestazioa ere izan dugu hizpide gaurko tertulian, Sonia Gonzalez eta Mikel Goñirekin.

irakurri gehiago →

TERTULIA | Martxoaren 8ko emakumeen* greba feminista

martxoa 6, 2018 | 0 Komentarioak

Martxoaren 8ko greba feministara begira dago Euskal Herria, eta halaxe egin dugu gaurko tertulian ere. Grebaren garrantzia, gizonek hartu beharreko jarrerak, instituzioen mugimenduak eta beste hainbat kontu izan ditugu hizpide Sonia Gonzalez eta Mikel Goñirekin.

irakurri gehiago →

TERTULIA | Eskolen segregazioa

martxoa 1, 2018 | 0 Komentarioak

Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformak prentsa agerraldi baten bidez datu kezkagarriak mahaigaineratu ditu: haur eta lehen hezkuntzan, haur etorkinen %92 eskola publikoan dago matrikulatuta, eta %8 baino ez dago itunpeko ikastetxeetan. Eskolen segregazioa izan dugu hizpide, beraz, gaurko tertulian Alaitz Amundarain eta Jagoba Zuluetarekin.

irakurri gehiago →

TERTULIA | Adierazpen askatasuna eta zentsura

otsaila 28, 2018 | 0 Komentarioak

Asko izan dira azkenaldian jaso ditugun zentsura albisteak. EITBk “El desarme, la vía vasca” liburuaren publizitatea eta ARCOko erakusketa dira adibide horietako batzuk. Baina egunerokotasunean bizi ditugu adierazpen askatasunaren aurkako erasoak. Adierazpen askatasunaz eta zentsuraz hausnartu dugu, beraz, Mirari Martiarena eta Aitor Kaltzakortarekin.

irakurri gehiago →

Gaurkoan euskara izan dugu ardatz tertuliarako tartean. Sonia Gonzalez eta Mikel Goñi izan ditugu gurean, eta Idiazabal eta Elgoibarren arteko futbol partiduak sortutako zalaparta hartu dugu abiapuntu. Epaileak euskaraz mintzatzen ziren jokalariak zelaitik botatzearekin mehatxatu zituen, eta BBCraino ere iritsi den albistea izan da honakoa.

irakurri gehiago →

TERTULIA | Torturaren Aurkako Eguna

otsaila 13, 2018 | 0 Komentarioak

Duela 37 urte hil zen Joxe Arregi Carabancheleko espetxean, polizia espainolarengandik jasotako torturek eragindako zauri larrien ondorioz. Torturaren aurkako eguna bezala ezagutzen dugu ordutik Otsailaren 13a. Azken hilabeteetan gai honi dagokionean jakin izan ditugun albisteak izan ditugu gaurkoan hizpide Mirari Martiarena eta Aitor Kaltzakortarekin.

irakurri gehiago →