tarte

Fotokazetaritza sormen bisualaren pasio gehieneko arloetako bat da. Historia eraikitzeko baliagarri diren gertaera esanguratsuak kontatzeko eta gordetzeko balio du, gainera. Komunikabideek eta komunikazio agentziek argazkilari profesionalak bidaltzen dituzte une esanguratsuen irudiak ehizatzera kalera, eta ikusgarritasunari zein hedapenari esker geure oroimenean iltzatuta geratzen dira. Urtarrilaren erdialdera heltzen ari garen arren, iazko urtearen argazki errepasoa egiteko aprobetxatu […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko dantza txapelketan Tolosaldeko lagunek erdietsitako lorpenez, GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu zitueneko 33. urtemugaz eta Zizurkilgo Ipuinen unibertsoa dinamikaz hitz egin du Ataria irratiko Iñigo Terradillosek gaurko irratien tartean. Horrez gain, Xorroxin irratiko lagunek Vianako Erentzun ikastolako zuzendari Maite Oterori atzoko Nafarroa Oinez festaz egindako elkarrizketa ere izan dugu entzungai.

irakurri gehiago →

Musika kontuak ekarri ditugu gaurko irratien tartera. Bidaia musika taldeak laugarren diskoa plazaratu du, Hitza izenburupean. Taldeko kide den Mixel Ducaurekin hitz egin du Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak, eta solasaldi horri egingo diogu tartea gurean. Eta musikatik bertsoetara jo dugu, beste irrati bateko berriak ere gurera ekartzeko. Izan ere, biharko, bertso festa antolatu du […]

irakurri gehiago →

Maiz ez da gertatzen Frantziako epaitegi bateko prokuradoreak auzitegiko giroa lasaitzea, baina atzo prokuradoreak eskatu zuen Emilie Martin ez dezatela Espainiaratu. Edonola ere, esandakoa, Paueko auzitegiak urriaren 18an emango du erantzuna, eta oraingoz kontrol judiziala mantendu egin diote. Albiste hori ekarri du Gure Irratiako esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Ibon Fernandez Iradi […]

irakurri gehiago →

Frackingaren inguruko azken berriak ekarri ditu Halabedi irratiko esatari Igor Goikoleak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Gasteizko herri harresiagatik auzipetutakoen epaiketan izandako azken nobedadeen berri ere eman du, eta biharko Hispanitatearen egunaren harira Gasteizen antolatutako herri eskolak ere aipatu ditu. Goikoleaz gain, Esan Erran irratiko Lur Gil ere izan dugu irratien tartean. Hark Basaburuako Ernaizu […]

irakurri gehiago →

Hizkuntza gutxituetako adituek Garabideren eskutik Oiartzunen egindako topaketaz, Lurbizi egitasmoaz, eskualdeko dantzarien garaipenez eta beste hainbat albisteren berri jaso dugu gaurko irratien tartean. Izan ere, hamabosteroko eran, Oiartzun irratiko esatari Alazne Etxeberriak Oarso-Bidasoako Hitzako kazetari Urko Etxebesterekin hitz egin du euren eskualdeko berriez.

irakurri gehiago →

Atzo jakin genuen Espainiako Auzitegi Nazionalak errefuxiatu politiko izaera aitortu diola Hassana Aalia ekintzaile sahararrari, eta horrekin lotuta, Yalah! telebista saioari buruz Eneko Callerekin izandako solasaldiari ere egin dio erreferentzia. Bilbo Hiriako koordinatzaile Ane Zabalak gaurko irratien tartean. Horrez gain, atzo goizean aurkeztu zuten Bilbon Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udazkeneko fasea; kanporaketak, finalaurrekoak eta finala egingo […]

irakurri gehiago →

Mugaz gaindiko zenbait proiektu aipatu ditu Irulegiko irratiko Jojo Bidartek gaurko irratien tartean. Batetik, Luzaide eta Arnegiko eskola proiektua, eta, bestetik, mendialdeko hainbat herriren artean sustatuko dutena. Epaitegietako albisteetara jota, berriz, hirigune elkargo bakarraren aurka zenbait hautetsik jarritako errekurtsoa atzera bota dutela nabarmendu du. Horrez gain, Frantzian heldu diren azaroan eta abenduan izango diren enpresa […]

irakurri gehiago →

Baionako Elkar liburudendak, Elkar fundazioaren eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, Gazteluma literatur sorkuntzarako lehiaketa antolatu du bederatzigarrenez, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako idazle gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz. Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez azpiko adina izanez gero. Bi urtetik behin antolatzen dute lehiaketa hori, eta horren inguruan hitz egin du Antxeta irratiko esatari […]

irakurri gehiago →

Bigarren Guinnes errekor ahalegina egingo dute Lizasoko Baserri eskolan urriaren 2an. Albiste hori, eta joan den asteburuan herri kiroletan eta Pirinioetako behi azokan ultzamarrek lortutako emaitza onak nabarmendu ditu Esan Erran irratiko Lur Gilek gurean. Horrez gain, Ultzamako parke mikologikoan onddo denboraldia abiatu dela ere nabarmendu du. Halabedi irratiko Igor Goikoleak, berriz, Argentinan frankismoko krimenak […]

irakurri gehiago →