sistema

Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioako kanpusean hain zuzen ere, jardunaldiak antolatu dira egunotarako. Jardunaldi horietako bitan jarri dugu fokua gaurkoan.”Akme 2018″ eta “Kantatzen duten herriak”. Bi jardunaldi hauetako koordinatzaileekin hitz egingo dugu gaurkoan, Natxo Rodriguez eta Jason Diaux-ekin, hurrenez hurren. Musika zein teknologia esparrutik jar daiteke kolokan sistema? Galdera horretatik tiraka sistema baldintzatu ahal izatearen inguruan […]

irakurri gehiago →

Lukas Barandiaran San Romanek eta Kauldi Iriondok Errekaleorren izandako azken gertakaiez osatutako erreporatajea nabarmendu du Estitxu Eizagirre zuzendariak Argia asteakariaren aurrerapenean. Horrez gain, Axier Lopezek Nafarroan Mozal Legeaz egin den ezarpenaz idatzitakoa, eta Mikel Garciak hezkuntza sistemaren egoerak haurrengan duen eraginaz ondutakoa ere aipatu ditu.

irakurri gehiago →

Hezkuntza Plataformen Topaguneak joan zen astean berretsi zuen LOMCEren azterketei “planto” egiteko deia eta hala gertatu da aste honetan. Euskal Herriko hainbat ikastetxetan, planto egin dute ehunka ikaslek. Planto egiteko dei horren baitan, Ikasle Abertzaleak eragilea zegoen eta sindikatu horretako kide Samuel Pasandinekin hitz egin du Halabedi irratiko Igor Goikoleak.

irakurri gehiago →

Hezkuntza sistemaren egokitasuna hizpide hartzen dugunean, sarri izaten dugu Finlandiara erreparatu eta hangoa eredu gisa hartzeko ohitura. Ba horri buruzkoak ekarri ditugu gaurko irratien tartera. Izan ere, Bizilore eskola alternatiboko zenbait lagunek Finlandiara bidaia egin dute hango hezkuntza sistema bertatik bertara ezagutzeko. Eta horren berri eman die Biziloreko bidelagun Idoia Larrañagak Bergarako Txapa irrati libreko […]

irakurri gehiago →

Hezkuntzara begira jarri eta ikasturtea errepikatzeko neurriaz hausnartu dugu gaurko tertulian. Neurri horretaz eztabaidatzeko mahaiaren bueltan elkartu ditu Argiako kazetari Mikel Garciak hiru lagun: Miriam Iralde Seaskako formatzailea, Pedro J. Macho Hezkuntza ikuskaria eta Agurtzane Martinez Mondragon Unibertsitateko irakaslea. Hiruak nahiko bat etorri dira neurri konkretuaz baino sistemaz orokorrean haunsartzeko beharra dagoela. Horri begira jarri […]

irakurri gehiago →

LOMCE legearen hemendik aurrerako aginduak impassean utzi eta “itun nazionala” iragarri du Espainiako presidenteak. Edo beste era batera esanda, PP, Ciudadanos, PSOE eta ahal balitz beste alderdi txikiagoren baten babesa bilatuko duen hezkuntza lege berri bat, frankismoaz geroztik Hego Euskal Herrian aplikatu beharko den zortzigarrena. Zer espero dezakegu, baina, Madrilen agintea dutenen interesetara diseinatutako enegarren […]

irakurri gehiago →

Egungo hedabide hegemonikoak aberastasun eta botere handien interesen zerbitzura daudela ulertuta, gizarte desinformatu eta desaktibatuak sortzen eta iraunarazten dituztela uste dute Calcuta Ondoan GKEkoek. Horren aurrean, gaur hasi eta urriaren 26ra arte, KomunikAKZIO jardunaldiak antolatu dituzte EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide fakultatean. Hedabideek iritzien sorreran eta imajinario kolektiboaren eraikuntzan duten eraginari buruz hausnartzeko aukera eskaini […]

irakurri gehiago →

Dozenaka lagunek Donostiako Gipuzkoa plaza hartu dute aldarrikapen gune gisa, Gipuzkoa Zutik deialdiarekin bat eginik. Zubietako errauste planta gelditzea da haien eskakizunetako bat, eta erraustearen aurkako hainbat kartelekin atondu dute gunea, aldundiaren egoitza aurrean. Helburua, egungo sistema politiko eta ekonomikoa salatzea. Eta horren sinbolotzat hartu dute Zubietan egin nahi duten erraustegia: hori gelditzea dute eskakizun. […]

irakurri gehiago →

Hirugarren urtez antolatu dute aurten EHUko Leioako Campusean Herri Unibertsitatea. Topaketa luzeagoa eta anitzagoa izan da herenegun hasi eta gaur eguerdi aldera amaitu den hori, eta ikasleena ez ezik adituen partaidetza izan dute hainbat gai sakonki landu ahal izateko. Ba hiru eguneko lanak zer eman duen eta aurrea begira zeri heldu behar ote dioten jakiteko, […]

irakurri gehiago →

Egungo hezkuntza sistemak ez ditu gogobetetzen, eta bestelako eredu bat landu nahi dute; informazioa jaso, ikasi eta azterketa errepikatzea oinarri izango ez duena. Bidea landu nahian antolatu dute Herri unibertsitatea EHU Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek. Leioako campuseko egitaraua ekarri dugu gurera, eta gaur hasi eta etzi amaitu arte saiatuko gara tartea egiten. Idoia Marauri sustapen […]

irakurri gehiago →