sindikatu

Hezkuntza publikoan hirugarren greba egin zuten herenegun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Lakuako Gobernnuak dio langileen erdiek eskasek egin dutela; sindikatuek adierazi dute «oso erantzun zabala» izan duela, nahiz ez duten daturik eman. Martxoan ere egin zuten greba, eta joan den asteartean ere bai. Negoziazioetan aurrerapenik ez dago, ordea, eta hurrengo ikasturteari begira jarri dira. Gatazka […]

irakurri gehiago →

Brexitaren gaineko negoziaketei adi, Eskozian Europako Batasunaren aldeko jarrera eta independentziaren aldekoa lotuta ageri dira. Horretaz hitz gin du Myrto Tsaktika Glasgowkok irakasle greziarrak Aimar Etxeberriak Gaur8 astekarirako egin duen erreportajean, eta horren aurrerapena egin du Xabier Izagak guren. Maider Iantzik LAB sindikatuaren Iruten prozesuko ebaluazio jardunaldiez egindako erreportajea eta Ion Salgadok Aitor Urrestiri egindako elkarrizketa ere […]

irakurri gehiago →

Abian da 2017. urtea, eta urte hasieretan ohikoa izaten da langabeziaren datuak ezagutzea. Hego Euskal Herriko kasuan, urtarrilaren 4ean eman zituzten jakitera, eta 176.218 langabe zenbatu zituzten 2016an. Bestetik BPG Barne Produktu Gordina 2017an %2,3 haziko dela aurreikusi dute eta horrek enplegua areagotuko duela. Gai asko, beraz, urte hasierarako. Baina hainbat enplegu sektoretan gatazkek iraun […]

irakurri gehiago →

Abenduaren 3a pozik bizitzeko eguna omen dugu euskaldunok. Duela berrogei urte arte gizartean gainbehera zihoan euskara hazkunde nabarian jarri dugulako, zenbaiten arabera. Batik bat belaunaldi zaharrenen hizkuntza izatetik, belaunaldiarteko hizkuntza eta, batez ere, gazteen hizkuntza izatera pasatu omen da. Ingurune jakin batzuetara mugatuta egotetik sekula bereak izan ez dituen esparru sozialetan ere nor izatera. Europako […]

irakurri gehiago →

Genero markadun estereotiporik gabe, garapen pertsonal askeak bultzatzea batetik; indarkeria jasateko beldurrik gabe askatasunean bizitzeko beharrezkoak diren errespetu eta neurri sozialen kontzientzia hartzea bestetik. Helburu horiekin, ikastetxeetan adin eta maila ezberdinetan lantzeko material didaktikoa sortu dute. Mikel Garciak jaso du horren berri Argiako haren blogean, eta dakartzan aukerez hausnartzeko batu da gurera Iñaki Kasares. Arratsalde […]

irakurri gehiago →

Gasteizko Mercedeseko langileek hitzarmenaren aurre-akordioa bozkatuko dute gaur. Akordioa UGT, Ekintza eta PIM sindikatuek sinatu dute, baina ez du langileen batzordeko gehiengo sindikalaren babesik, alegia, ELA, LAB, CCOO eta ESK aurka agertu dira. Halabedi Bi irratiko Araba hizpide saioan Mercedeseko langile Mikel Diaz de Albarekin hitz egin du Igor Goikolea esatariak.

irakurri gehiago →

Joan den larunbateko Xilabako finalean Sustrai Colina bertsolariak txapela eskuratu zuela nabarmendu du Irulegiko irratiko Jojo Bidartek gaurko irratien tartean. Horrez gain, Bizik Miarritzeko banku batean egindako okupazioaz eta LAB sindikatuak Parisen egindako agerraldiaz hitz egin du. Asteburuan Miarritzen eta donostian egindo den irrati elkarteen kongresuaren bueltakoak ere aipatu ditu. Amaitzeko, Zinegin festibala eta Donibane […]

irakurri gehiago →

LOMCE legearen hemendik aurrerako aginduak impassean utzi eta “itun nazionala” iragarri du Espainiako presidenteak. Edo beste era batera esanda, PP, Ciudadanos, PSOE eta ahal balitz beste alderdi txikiagoren baten babesa bilatuko duen hezkuntza lege berri bat, frankismoaz geroztik Hego Euskal Herrian aplikatu beharko den zortzigarrena. Zer espero dezakegu, baina, Madrilen agintea dutenen interesetara diseinatutako enegarren […]

irakurri gehiago →

Arlo sindikalera begira jarri dira Argia astekariko lagunak aste honetako astekariko azalera ekarri duten gaia lantzerakoan. Estitxu Eizagirre zuzendariak aurreratu du Urko Apaolazak horretaz egin duen erreportajea gurean. Horrez gain, Sao Paulon etxegabeen egoerari aurre egiteko antolatutako okupazio mugimendu indartsuaz Lander Arbelaitzek idatzitakoen berri ere eman du. Amaitzeko, Danele Sarriugartek Susana Talayero artistari egindako elkarrizketa […]

irakurri gehiago →

Zebrabideari ekin berritan ohi dugunez, irratien tartea zabaldu eta Bizkaia aldera jo eta hango kontuen kronika ekarri dugu. Bilbo Hiria irratiko lagunekin bat egin dugu, eta Ane Zabala esatariak Bizkaiko albisteen kronika ekarri digu. Bilboko udalak harrera egin zion Takbar Haddi sharar ekintzaileaz nahiz LAB sindikatuak larunbaterako Bilbon deituriko mobilizazioaz hitz egin du.

irakurri gehiago →