sexu

Aste honetako Kultur Kuboan : – Baionako Les Bascos elkarteko kidea den Beñat Gachenek LGBT kolektiboaren gaur egungo egoera eta erronkak aipatzen dizkigu. – Ander Lipus antzerki aktoreak bere azken proiektuak aipatzen dizkigu bai eta aspaldi Indian egindako antzerki ikastaldia ere … Musika : Soprano et Jamel Mektoub « Boycott », Gwyneth Glyn « Adra » eta […]

irakurri gehiago →

Asteburuan gertatutako eraso lesbofoboaren aurka, Gasteizko mugimendu feministak eta Transbollomariak salaketarako deialdiak egin ditu: etzi, goizeko hamarretan agerraldia egingo dute erasoa gertatu zen Logia tabernaren parean, eta arratseko zortzietan, berriz, manifestazioa egingo dute Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuta. Zoritxarrez, Gasteizkoa ez da kasu isolatua, joan den ostiraleko Gipuzkoako Hitzan irakurtzen baikenuen Irungo Eskina Mosku tabernako […]

irakurri gehiago →

Erronka berriekin ekin diote 2016-2017 ikasturteari Harremanak osasun zentroko lagunek. Bertako Olatz Berastegik aipatu digunez, ikastetxeetan hezkidetza lantzen jarraitzeko asmoa dute, eta nabarmendu du nolako garrantzia duen haur eta nerabeekin berdintasun arloko prebentzioa lantzeak. Horrez gain, guraso eskolaren eremuan aurten hedatu duten eskaintzaren berri ere eman du.

irakurri gehiago →

Egunero aurre egin beharreko araua da heterosexualitatearena. Gorputzak zein sexu praktikak aske bizitzea, nahi eta desio propiodun pertsonak garela ulertzea, eta jendarte feminista baten alde borrokatzea esan nahi du horrek. Duela 57 urte, Stonewalleko matxinadak ekainaren 28a efemeride bihurtu zuen, baina ustezko normaltasunaren azpian LGTBIQ kolektiboaren aurkako zapalkuntzak bizirik dirau. Egoera horretaz hausnartu dugu Itziar […]

irakurri gehiago →

Ekainaren 28a, sexu askatasunaren aldeko nazioarteko eguna, aldarrikapen eguna gehiago da ospakizun eguna baino. Orlandoko eraso homofoboak jende guztiaren gaitzespena eta salaketa eragin bazuen ere, eguneroko jarrera homofoboek eta heteroarauaren araberakoek bizi-bizirik dirautelako gugan. Egiteko dugun lanaz eta normal etiketaren pisua arintzeaz hausnartu dugu Harremanak zentroko sexologo Olatz Berastegirekin.

irakurri gehiago →

Bihar izango da ekainaren 28a, sexu askatasunaren eta aniztasunaren aldeko nazioarteko eguna. Horren harira, Euskal Herriko Bilgune Feministak aurtengo planteatu duen irakurketaren berri ekarri du Oihana Etxebarrietak Bilgune kontari-ren gaurko errepasora. Hain justu, gai horren bueltan gaur bertan Durangon egingo duten mahai ingururako deia ere egin du. Bestetik, udako jaiak abian direnez, espreski prestatu duten […]

irakurri gehiago →

Gaurko albistea da emakume baten gorpua topatu duela Ertzaintzak Zadorra ibaian. 43 urteko gizon batek Poliziari esan dio andrea hil eta Zadorra ibaira bota duela. Goizean gorpuaren bila aritu dira urpekariak, gizonezkoaren testigantza egiaztatzeko, bai, gizonak berak aitortu du hil eta Zadorrara bota duela, eta Ertzaintzak egiaztatzeko beharra ikusi du. Horri tiraka, sexu eraso zenbaiti […]

irakurri gehiago →

Euskal Herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketa egin dute Kaixomaitia.eus atariko lagunek eta Aztikerreko soziologoek. Bertako emaitzak eta Harremanak zentroko sexologo Olatz Berastegiren iritzia jaso dituzte Gaur8 astekarikoek, eta hori aipatu du Amagoia Mujika arduradunak gaurko aurrerapenean. Horrez gain, bizitokiek osasunean duten eraginaz Imanol Montoya Arronizek egindako ikerketako zenbait ondorio ere aipatu ditu. Amaitzeko, […]

irakurri gehiago →

Haurtzarotik heldutasunerako etapa errebelde samarra da nerabezaroa. Harreman berriak egiteko parada eta gorputzean izandako aldaketak onartzeko garaia izaten da. Baita harreman sexual eta afektiboetan egin beharreko kudeaketa zehazteko garaia ere. Hori guztia kontuan izan behar dela azaldu digu gaur Harremanak osasun zentroko Olatz Berastegik, helduek nerabeen erreferente izan behar dutela, baina nerabeen espazioa inbaditu gabe.

irakurri gehiago →
no image

TERTULIA: gizentasunarekiko aurreiritziak eta fobiak

24 azaroa, 2015 | 0 Komentarioak

Gabourey Sibide aktore ezagun beltz eta gizena Ameriketako Estatu Batuetako telesail batean gizon batekin sexu harremanetan agertu da. Sare sozialetan erruz iraindu dute sexu eszena grabatu izanagatik. Gaiarekin lotuta, joan den maiatzean Euskal Herriko Bilgune Feministako lagunen bidez ezagutu genuen gordofobia kontzeptua etorri zaigu burura, eta bihar emakumeonganako indarkeriaren aurkako eguna izanik, indarkeriak asko izan […]

irakurri gehiago →