sare

Eskualdekako kronikarekin hasi gara Irratien tartean, eta gaur Sakana aldera jo dugu Beleixe irratiko Maider Betelurekin. Kataluniarekin elkartasunez gaur arratsalderako deitutako mobilizazioak, Altsasuko gaztetxearen urteurrena, Sareren zubigintzarako deia, Etxarriko feria, eta kirol hitzordu batzuk izango ditugu hizpide, besteak beste.  

irakurri gehiago →

Emakume presoen egoera oholtzara eramango dute ‘Poltsa bete kantu’ ekitaldian. Izan ere, emakume presoek bizi duten zigor bikoiztua salatuko du Sarek datorren ekainaren 13an, bihar, Donostiako Doka antzokian egingo duen ‘Poltsa bete kantu’ musika ekitaldiarekin. Emakume presoek bizi duten egoeraz eta antolaturiko egitasmo honetaz aritu gara Sareko Inaxio Oiarzabalekin. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Urtarrilaren 13an izango da Sare herritarrak antolaturiko manifestazioa. Manifestazioaz gain, egun osoko egitaraua ere antolatu dute goizetik gauera arte. Sarekide den Zumai Olalde izan dugu gaur gurean, eta presoen egoeraz, motxiladuz haurrez, manifestazioaz eta egitarauaz hitz egin dugu harekin.

irakurri gehiago →

Hala Bedi irratiko kide den Jon Altza izan dugu gaurkoan irratien tartean. Gasteizko alkatea den Gorka Urtaran izan da goizean Hala Bedin, eta hark esandakoak ekarri ditu gurera: tranbiaren inguruko herri galdeketa eta errekaleor, besteak beste. Sarek antolatutako jardunaldien inguruan ere aritu gara Jonekin.

irakurri gehiago →

Larriki gaixo dagoen Oier Gomez euskal preso politikoaren askatasunaren alde, 12.30ean elkarretaratze jendetsua egin dute Gasteizko Korreos plazan kokatuta dagoen Oier Etxera gunean. Egun osoan iraungo duen mobilizazio iraunkorra mantenduko dute bertan, Sare herritarrak antolatuta. Astelehenean jaso genuen Gomezen kondena eteteko erabaki judizialaren berri, eta gaur arratsalderako espero zen haren aurka eskatuta dauden euro aginduen […]

irakurri gehiago →

Azazetan frankistek hildako 16 lagun omendu zituztela joan den larunbatean azaldu du Halabedi irratiko Igor Goikoleak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Sare dinamikarekin Arabako batzar nagusietan sortu den zalapartaz eta larriki gaixorik dauden euskal presoak askatzeko Gasteizko katedral zaharrean zintzilikatutako pankartaz ere aritu da. Amaitzeko,  Halabelarri kanpaina berriaren nondik norakoak azaldu ditu. Esan Erran irratiko […]

irakurri gehiago →

2017. urtea «giltzarri» izan daiteke giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen norabidean. Hori uste dute behintzat Sare dinamikako kideek. Horregatik, garrantzi berezia ematen diote larunbatean Bilboko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioari. Aurtengoa «urte bat gehiago baino, urte bat gutxiago» izan dadin nahi dute, eta etziko manifestazioa, berriz, auzi horrek behar duen «azken bultzada». Aste hau ari dira […]

irakurri gehiago →

Gasteizko garbiketa kudeatzen duen FCC enpresaren irregulartasunen aurrean ikerketa batzordea eskatuko duela EH Bilduko udal taldeak azaldu du Halabedi irratiko Igor Goikoleak gauko irratien tartean. Horrez gain, Mozal Legea ezarrita joan den ostiraleko indarkeria matxistaren aurkako mobilizazioetan ertzainek identifikatutako lagunen kasuaz hitz egin du. Amaitzeko, euskal errepresaliatu politikoen eskubideen alde diharduen Sare plataformak atzotik bihar […]

irakurri gehiago →

2012tik, etengabeko kontsumo igoera gertatu da euskarazko hedabideen webguneetan, eta nabarmentzekoa da tokiko hedabideen webguneen gorakada, webgune nazionalen kontsumoa gainditu dutelako 2016ko irailean, lehen aldiz. Kontsumoa goraka doa eraginkorki, beraz, horri buruz Euskal Hedabideen Behategiak egin duen datu bilketa ekarri du Libe Mimenza koordinatzaileak gurera.

irakurri gehiago →

Gaurtik larunbatera arte, euskarazko komunikazio esparruan lanean ari diren hedabideen egoera aztertuko dute Digitaro biltzarrean. 2004. urtean, Euskarazko Komunikazioaren I. Biltzarra egin zuten. Digitalizazioaren aroan ikusten zuten orduan euren burua euskarazko komunikabideek. Hamabi urte igarta, bigarren biltzarra antolatu dute beste eragile batzuen laguntzarekin. Biltzarreko Petxakutxa atalean parte hartzea izango dugu guk ere, bihar goizean Arrosa […]

irakurri gehiago →