saioa iraola

Larunbatean, Euskal Herriaren trantsizio feminista izan zuten hizpide Emakume Abertzaleen zazpigarren Topaketa Feministetan. Ia 600 lagun elkartu ziren Berriozarren: mugimenduaren barruko kontraesanez eta erabaki politikoetan eragiteko estrategiez hausnartu zuten. Egunak eman zuenaren inguruko balorazioa egiteko, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Lur eta Murmur: Elikaduraren etorkizuna

maiatza 5, 2017 | 0 Komentarioak

Pasa den astean Gasteizen egon ginen, Elikadura21 Nazioarteko Hizketaldian. 100 hizlari baino gehiagok eztabaidatu zuten, elikaduraren etorkizuna eta nekazaritzaren erronkei buruz. Horietako biren aurkezpenak ekarri ditugu: Mamen Cuellar, ISECko kidea eta Saioa Iraola, Bilgune Feministakoa. Zer motako aliantzak sortu? Nola ulertu elikadura osasuntsua? Nola jabetu gure gorputzaz? Hausnarketa hauek eta gehiago gaurko Lur eta Murmur […]

irakurri gehiago →

Sistema kapitalistak gure egunerokoan duen eraginaz hausnartzeko ariketa kolektiboa egin zuten ehunka emakumek, larunbatean, Azpeitian. Sortzen diren korapiloetatik abiatu eta aurrera begirako erronkak zehazten aritu ziren. Horien balorazioa egin eta Bilgune kontari-n jasotako gaiei erreparatu diegu gaurkoan, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin. Azpeitiko foroaz gain, Guatemalan hildako 40 emakumeen alde abian jarritako elkartasun internazionalistaz […]

irakurri gehiago →

Abortatzeko eskubidea paperik gabekoei ere bermatzeko eskatu dute hainbat elkartek Iruñean. Manifestu bat sinatu dute horretaako eta Nafarroako Osasun Arreta Unibertsala bermatzeko Foru Legeari Espainiako Gobernua oztopoak jartzen ari dela salatu dute. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi batititu lege horren zenbait artikulu. Gai horri eta Bilgune kontari-n jasotako beste hainbati aipamena egin diegu Euskal […]

irakurri gehiago →

Lau talde feministek parekidetasunera bidean ardura hartzeko deia egin diote laster eratuko den Ipar Euskal Herriko Euskal Elkargoari. Ildo horretatik, instituzio berriaren egituretan emakume hautetsien presentzia bermatzea galdegin diote. Gai hori ekarri du Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolak Bilgune kontari-ren errepasora. Horrez gain, Oñatiko mural feministaren aurka egindako erasoa salatu du. Amaitzeko, gaurtik igandera […]

irakurri gehiago →

Indar bat dabil hor, boteretze oinatzak. Oinarrizko formakuntza politiko feministarako koadernoak dokumentua argitaratu dute Euskal Herriko Bilgune Feministako lagunek. Bertan, izenburuak dioen bezala, feminismoaren inguruko oinarriak bildu dituzte. Testu osoa euskaraz dago, eta erreferentziazko material gehiena ere euskaraz erabili dute. Hori, besteak beste, Durangoko Azokan Topatu gazte egitasmo komunikatiboko lagunekin batera duten postuan eskura daiteke. […]

irakurri gehiago →

Ipar Irlandara begira jarri gara azken Bilgune kontari-z egindako errepasoan. Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Amaia Zufiak kontatu du bertako hiru emakumek poliziari aitortu dioatela abortatzeko pilulak hartu dituztela, Ipar Irlandako abortuaren lege murriztailearen aurkako protestan. Horrez gain, Tolosako Bizikidetza Foroak bake eraikuntzan ari diren emakumeekin egindako hitzaldiaz eta Kataluniako jardunaldi batzuez ere hitz egin du […]

irakurri gehiago →

Astelehenero batzen zaigu Euskal Herriko Bilgune Feministako kideren bat Zebrabidera. Normalean, Bilgune Kontari-n bildutakoen errepasoa egiten dugu eurekin, baina joan den astean alerik kaleratu ez zutenez, beste gai batzuk landu ditugu Iraolarekin. Zehazki, Emakumeen Mundu Martxak atzorako, Langileen Nazioarteko Egunerako, kaleratutako irakurketaz aritu gara. Baita Bizkako adinekoen egoitzetako langileek azken egunotan egin duten lanuzteaz ere.

irakurri gehiago →

Astelehenero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen hausnarketarako Bilgune Kontari astekariaren inguruko errepasoa egin dugu. Gaurkoan, Saioa Iraolarekin hitz egin dugu. Etxeko langileen egoera kaskarra nabarmendu digu, hasteko. Tratu txarrak pairatu dituzten emakumeek Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eskuratzeko izango duten Lanbideko aukeraz ere hitz egin digu. Emakume afrikar migratzaileen inguruko zenbait erreferentzia aipatu dizkigu. […]

irakurri gehiago →

Astelehenero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen hausnarketarako Bilgune Kontari astekariaren inguruko errepasoa egin dugu. Gaurkoan, Saioa Iraolarekin hitz egin dugu. Joan den larunbatean Iruñeko Katakraken egindako eskola feministaren balorazioa egin digu, hasteko. Baztanen sortu berri den Bilgune Feministako taldeaz ere mintzatu da poz handiz. Jarraian, Onintza Iruretak indarkeria matxistaz ondutako abenduko Larrun hilabetekaria […]

irakurri gehiago →