Reggae Fever

REGGAE FEVER X4: Delroy Wilsonetik Melvin Davisera

azaroa 14, 2019 | 0 Komentarioak

Ostegun berriarekin dator Reggae Fever Irratsaioaren atal berri bat. Delroy Wilson izan dugu Asteko Klasikoa eta hark ireki du The Aggrolites edota Ska Messengers bezalako taldeak irekitzeko bidea. Bukaeran eta astero bezala, Selektorearen Txokoa eta Agenda. Eta buruan izan: Reggae Sukarra, ona da!

irakurri gehiago →

Aste honetako saioa berezia izan da, izan ere Selektah Amunda eta John Jones izan ditugu gurekin. Azaroaren 15ean Iruñean ospatuko den Skinhead Meetingaren arduradunak dira biak eta festaren nondik norakoak kontatu dizkigute. Hala ere ez dira faltako Asteko Klasikoa, Selektorearen Txokoa eta nobedadeak. Eta gogoratu, reggae sukarra ona da!

irakurri gehiago →

Azaroaren 9an Baionan ospatuko den festaren harira, bertan parte hartuko duten taldeak aukeztu ditugu. Arimen gaua dela ere probestu dugu tematika iluneko reggae abestiak entzuteko. Ez dira falta nobedadeak eta Selektorearen Txokoa. Gozatu!

irakurri gehiago →

RAGGAE FEVER X1: Denboraldi hasiera

urria 25, 2019 | 0 Komentarioak

Reggae Fever irratsaioaren denboraldi berria hasi da. Asteko klasikoak eman dio hasiera denboraldiari, Hopeton Lewisek hain zuzen ere. Ondoren bi nobedade ekarri ditugu, The Magnetophones eta Titanians in Dub taldeen lan berriak. Amaitzeko…Selektorearen Txokoa, The Reggae Trainari buruzko abestia eta agenda. Gozatu!!!

irakurri gehiago →

Asteko honetako irratsaioa berezi xamarra izan da. Agur esan diogu atzo zendu zen Sigarori, agur esango diegu Zartako-K ko lagunei eta agur esango diogu Info7ri. Tartean larunbatean ospatuko den The Reggae Train Bizkaia festari buruz hitz egingo dugu eta Pantxeko Pablorekin telefonoz hitz egin dugu. Gozatu!

irakurri gehiago →

Gaur gaueko saioan Ken Boothen single berritik tiraka hasi gara eta The Skatalitesekin amaitu dugu. Tartean Hugo Lobo, Desmond Dekker eta King Hammond entzuteko aukera izan dugu. Gozatu!

irakurri gehiago →

REGGAE FEVER: Dr. Calypsori buruzko berezia

azaroa 16, 2018 | 0 Komentarioak

Dr. Calypso taldeak 30 urte bete ditu eta agur esaten ari da konzertu-gira berezi batekin. Euskal Herrian bi aste barru izango ditugu eta hau aprobetxatuz beraien diskografiari errepasoa eman diogu eta 5 disko horietako 10 abesti entzun ditugu gaurkoan. Gozatu!

irakurri gehiago →

Aste honetan beste elkarrizketa bat egin dugu, badirudi elkarrizketei gustua hartu diegula. Larunbatean The Reggae Trainaren hirugarren geldialdia ospatzen dela aprobetxatuz Akatzeko Bita eta Borjarekin kontaktuan jarri gara. Akatz taldearen 25. urteurrenaren inguruan solasteko ere aprobetxatu dugu. Ez dira falta jaialdian parte hartuko duten The Branlarians.

irakurri gehiago →

Aste honetan bi single berri ekarri ditugu nobedadeen txokora. Biak kataluniatik datoz: The Kinky Coo Coo’s eta The Penguinsen azken lanak. Gero kataulunian jarraitu dugu Dr Calypsoren azken bira aipatzeko eta EHn izango dituzten bi boloak aipatzeko. Bukatzeko Boogaloo pixka bat.

irakurri gehiago →

Gaur Reggae Fever irratsaioan aurreko asteko haria jarraitu dugu, asteburu honetan Iruñeko Beltza Weekend jaialdia ospatzen da eta joko duten taldeak entzuten bukatu dugu irratsaioa. Hala ere hasieran, asteroko Asteko Klasikoa eta gero Iruñeko Skabideanekoak izan ditugu berriro ere gurean. Izan ere bi berri ditugu zuentzako guztiontzako, bata ona eta beste txarra. Entzun irratsaioa!

irakurri gehiago →