radiokultura

Radio Kultura irratiko lagunek Anari Alberdi musikariarekin izandako solasaldiari egin diogu lekua gaurko saioan. Kultur Kuboa irratsaioan elkarrizketa mamitsua egin diote artistari, eta bertako zati esanguratsuenak hautatu ditu Zebrabiderako Gorka Artetxe esatariak.

irakurri gehiago →

Radio Kulturako lagunek elkarrizketatu duten Volkerren berri izan dugu gaurko saioaren amaieran. Jaiotzez alemana bada ere, Azkainen urte luzez bizi eta euskara ikasi ondoren, Euskal Herrian ere etxean bezala sentitzen dela aitortu baitie.

irakurri gehiago →

Gure Esku Dago dinamikak antolatutako Gaur hautestontzia, bihar erabakia egunarekin harira, jarraipen irratsaioak egin genituen atzo, eta irratien tartea baino irratien eguna izan zen atzokoa. Saio horietan parte hartutako Arrosa sareko kide guztien ahotsak bildu ditugu gaurko irratien tartean.

irakurri gehiago →

Bake Bidea plataformak eta Giza Eskubideen Ligak antolatuta, bake konferentzia humanitarioa egingo dute, bihar, Parisko Asanblada Nazionalean. Euskal gatazkaren konponbidearen aldeko dinamikari oihartzuna emateko eta Frantziako Gobernua interpelatzeko baliatuko da konferentzia hori. Horren harira, Radio Kulturako lagunek Peio Dufau Bake Bideako kideari egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

irakurri gehiago →

Gaurkoan, Radiokulturako lagunen ekarpen bati egin diogu lekua irratien tartean. Izan ere, Luhuson aurkitzen da Euskal Herriko eta Akitaniako dekoratuen fabrika handiena. Eta Radiokulturakoei Filgi Claverie Errobi Elkargoko kultur arduradunak eman dizkie horren inguruko xehetasunak. Bihar, gainera, Ezpeletako « Jokoz kanpo » karriketak festaren harira, fabrikan egindako txontxongilo erraldoiak ikusgai izango omen dira.

irakurri gehiago →

Musika kontuei egin diegu lekua gaurko Zebrabidean, Radiokulturako lagunei tartetxo bat egiteko. Emon taldeak Sua diska berria atera du orain gutxi, eta Radiokulturakoek haiengana joan dute musika nola bizi duten hobeto ulertzeko.

irakurri gehiago →
no image

Haurdunaldia … presondegian ! (Intza Oxandabaratz)

apirila 9, 2014 | 0 Komentarioak

Emazte bat zira, presondegirat sartzen zaituzte eta haurdun zira … Imaginatzen al duzu ? Ez, bistan da ! Intza Oxandabaratzek hortik pasa da eta haurdunaldia presondegian pasatzearen sufrimendua eta berezitasunak kondatzen dauzkigu … Lehen partea (1/2) http://www.radiokultura.com/index.php?option=com_radiokultura&view=emissions&Itemid=102&fiche=12854 Musika : Chilly Gonzalez Jatorria: Radiokultura. [io]

irakurri gehiago →