radiokultura

Bihartik azaroaren 13ra, Malandain Ballet Biarritzek euskal dantzaren inguruko zita berri bat antolatu du Miarritzen. Euskal hitzorduak-en lehen edizio horretan, aniztasun handiko euskal dantzak deskubritzeko parada izango da, hainbat tailer eta ikuskizunen bidez. Besteak beste, Bilaka dantza konpainiak parte hartuko du bertan, eta egitarauari buruzko xehetasunak ekartze aldera, Radiokulturako lagunek Bilakako Ihintza Irungarairekin izandako solasaldia […]

irakurri gehiago →

Baxe Nafarroako Euskararen Urtaroa urriaren 14an abiatu zen eta igande honetan amaituko da. Aurten, Herriko Etxe gehiagok parte hartu dute eta horri esker lurralde osora hedatu dute egitaraua mintzaldi, kantaldi, ikastaro eta jokoen bidez. Euskara eguneroko bizitzan sustatzea da ziklo horren xedea, eta besteren artean, datorren urtean plantan jarriko duten elkargo bakarrean euskararen transmisioa nola […]

irakurri gehiago →

Nazismoa epaitua izan da, Jerusalemen, baita Nurembergen ere. Frankismoa ez, ordea, frankismoak ez du zenbaiten ahotik hainbeste eskatu izan den gaitzespenik ere izan ia. Konstatazio horretatik abiatu eta familiaren ibilbidea kontuan hartuta, Ximun Fuchs antzezle eta zuzendariak Francoren bilobari gutuna antzezlana sortu du. Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia konpainiak elkarlanean […]

irakurri gehiago →

Donostia 2016ren enkarguz, Dantzaz konpainiak Eresoinkaren itzalak lana sortu du. Kea eta Inesferarekin elkarlanean egin dute lana eta gaur egun beharko genukeen eresoinkaren beharraz gogoeta egin dute bertan, gaur egungo munduari begira jarri den lana atondu dute. Angelun larunbatean estreinatuko dute ikusgarria eta gaur bertan ere errepika publikoa egingo dute. Gaia irratien tartera ekartzeko, Antxeta […]

irakurri gehiago →

Liburu bati buruzkoak ekarri ditugu gaurko Zebrabidera. Izan ere, Idoia Rodriguezek krisi egoerez blog batean idatzitakoak liburura ekarri berri ditu. Askotarikoak izan daitezkeelako krisiak, sozialak, ekonomikoak zein pertsonalak. Istorioak eta pertsonaiak aldatzen joan arren, batzuen eta besteen arteko loturak irakurleak hauteman ditzakeela uste du Rodriguezek. Autoedizioaren aldeko hautua egin du fratsesez kaleratu duen lehen lanean, […]

irakurri gehiago →

Urriaren 9an, 15:00etan, Sarako plazan kabalkadaz gozatzeko aukera eskainiko dute. Proiektu hori Zazpiak Bat taldeak bultzaturik gauzatu da, 2011ko Oroitzapenetik bidaiarat ikuskizunaren ildoari segituta. 80 bat heldu motibatu dira proiektuan parte hartzeko, izan dantzari, antzerkilari, kantari. Aurrerapen gisa, Radiokulturakoek Amaia Arotzarenarekin izandako solasaldia ekarri dugu hona.

irakurri gehiago →

Ostiralean aipatu genuen asteburuan zela jokatzekoa aurtengo Xilaba bertsolari txapelketaren lehen kanporaketa. Donibane Lohizunen jokatu zuten joan den larunbatean, eta txapelketara itzuli den Amets Arzallus nagusitu zen. Ba saio haren kronikari egin diogu lekua gaurko Zebrabidean, Radiokulturako lagunek gertutik jarraitu baitzuten lehen kanporaketa eta jarraipen hori bera ekarri dugu gurera.

irakurri gehiago →

Mikela Untsain Azkaineko ezti ekologiko ekoizlea da, eta haren hitzei egin diegu lekua gaurko saio amaieran. Merkatuz merkatu ibiltzen da bere ekoizpenak saltzen, eta Radiokulturako lagunek harekin hitz egiteko aukera izan dut Idoki sormarkak Lekornen antolatutako azoka batean. Zapore ezberdinetako eztien atzean dagoen sekretua kontatu omen die Untsainek.

irakurri gehiago →

EKE Euskal Kultur Erakundeak galdeginik, Radiokultura web irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletara joan ziren 2015eko neguan. Bildu zituzten lekukotzak, irudiak eta soinuak, Lehen urratsa izeneko web dokumentalean argitaratu ditu EKEk orain. Proiektu horren berri ekarri dugu gaurko irratien tartera, Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak Jakes Larre EKEko kidearekin […]

irakurri gehiago →

Euskaraz mintzatzea plazerarekin lotu nahi dute Miarritzen, eta horretarako dute martxan Mintzalasai jaialdia. Joan den irailaren 10ean hasi zen eta hilabete amaierara arte iraungo du. Hiru helburu nagusi ezarri dituzte antolatzaileek: euskararen erabilpena alor anitzetan sustatzeko egunak prestatzea, euskararen babesean diharduten eragileak federatzea, eta Miarritzen euskara ikusgarri eta erakargarri egitea. Horren barnean, lagunbat honetan, Kepa […]

irakurri gehiago →