radiokultura

2013ko urtarrilaz geroztik dago erabilgarri Eusko moneta soziala Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Bi urte pasatu ditu Euskal Moneta elkarteak txartelak plazaratzeko auker aztertzen. Erabiltzaile askok egin diote elkarteari eskari hori, eta pausoa ematea erabaki dute. Horretarako, ordea, 30.000 euro behar ditu elakrteak, eta apustua diruz laguntzera deitu ditu herritarrak. Euskokart.org atarian egin daitezke diru […]

irakurri gehiago →

Pantxoa Bergara Xabaltx kantugile, interprete, olerkari eta irrati esataria, bide zabala egindakoa da musikaren munduan. Ipar Haize taldean aritu zen 1989tik 1991ra bitartean, eta Euskal Kantu Txapelketa irabazi ondoren, 1992an bakarkako ibilbideari ekin zion. Ordutik, bere taldea osatu eta hainbat disko kaleratu izan ditu bakarlari gisa, kantu intimistaren eta elektro-poparen artekoak. Azkena, iazko azaroan kaleratu […]

irakurri gehiago →

Idazlea eta bidaiaria da Jon Arretxe. Basaurikoa sortzez, baina hara eta hona ibiltzea gustuko duen horietakoa. Bizitzak, kasualitatez, Nafarroara eraman zuen eta gaur egun Sakanan bizi da. Bere hitzetan, badira urte batzuk Afrika txikia deskubritu zuenetik Bilboko San Frantzisko auzoan eta auzo horrek toki berezia hartu du bere bizitzaren paisaian. Zerumuga berrirantz bidaiatzeko prest badago […]

irakurri gehiago →

Emakume baten joan etorriaren kronika bildu du Xabier Mendiguren Elizegi idazleak Alsina deitutako eleberrian. Gerratik ihesi, Marseillatik abiatu eta Ameriketara joan zen Alsina itsasontziaren istorioa lehenik, eta 40 urte geroago ezezagun duen sorterrira itzuli den emakumearen bizipena bigarrenik. Gure historiako bi pasarte korapilatsuen artean lokarria asmatu du, beraz, Mendigurenek eta horren berri kontatu die Radiokultura […]

irakurri gehiago →

Idazle baten bueltakoak dakartzagu gaurko irratien tartera. Izan ere, Radiokulturako lagunek Jon Andueza idazlearekin hitz egin dute, eta gazteak erakartzeko dituen sekretuen berri eman die Anduezak. Ba Radiokulturako lagunen ekarpen horri egingo diogu lekua gaurko irratien tartean.

irakurri gehiago →

Xabi Solano Maizak Ereñotzu trikiti diskoa eta Trikitixa liburua II plazaratu berri ditu. Diskoko kantuen partiturak bildu ditu liburuan. Berezia da diskoa Solanoren hitzetan, kantu guztiak berriak direlako, eta berezia oso bere baitako kantuak direlako. Kantu guztiek dute loturaren bat haren bizitzarekin. Solanok berak sorturiko 5Gora zigiluak eta Elkar etxeak kaleratu dute lana elkarrekin. Xehetasunak […]

irakurri gehiago →

Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian, Hazparneko Ezkia ikastolaren 45. urteurrenari begira jarri gara. Ipar Euskal Herriko ikastola gehienak 1970. urteetan sortu ziren. Lehena, Arrangoitzen, 1969an, euskara desagertzear zela; ondoko urteetan beste herri askok segida hartu zuten. Aurten 45 urte betetzen dituzte Hazparne, Azkaine, Uztaritze eta beste hainbat lekutako ikastolek. Ba Hazparneko Ezkia ikastolari begira jarrita, Radiokulturako […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko filmak eta dokumentalak aurkezteko festibala da Zinegin, Lapurdiko Hazparne herrian eskainia. Ura da aurtengo gaia. Euskal zinemaren emari oparoa ikusgai dago atzotik igandera bitartean bertan. Aurtengo edizioari buruzko xehetasunak ekartze aldera, Radiokulturako lagunek Katti Pocheluri egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

irakurri gehiago →

Oa-huetak deitzen da haurrei zuzendutako Elirale konpainiaren ikuskizun berria. Dantza, musika eta antzerkia nahastu dituzte bertan hiru interpretek. Lodikroko liburua baliatu dute emanaldia sortzeko abiapuntu gisa. Oihan Indart dantzariak haurren aurrean izan beharreko jokabideaz hitz egin du Radiokulturan eta elkarrizketa horri egin diogu lekua bi astelehenez behingo antzerkiaren atalean.

irakurri gehiago →

Maitemindu zelako itzuli zen herrira Adelaide Darraspe, eta eskuz eginiko altzariekin apaindu zuen Urruñan zabaldu zuen Martxuka denda. Ondoren euskal artisauen lanei balioa aitortzeko merkatua sortu zuen. Hiru urte igaro dira etxera itzuli zenetik. Baina Montrealen igarotako urteak ez ditu ahaztu, eta ez du mundua ezagutzeko gogorik galdu. Australiatik itzuli berritan harrapatu dute Radiokulturako lagunek, […]

irakurri gehiago →