radiokultura

Irratien tartean Miarritzera jo dugu, hain zuzen ere Lurramaren berri izan dugulako RadioKulturako lagunen eskutik. Azaroaren 8, 9 eta 10ean ospatuko baitu aurten 14. edizioa Lurramak. Laborantza herrikoia eta iraunkorra bultzatzeko ekimen honen inguruan hitz egin du Bixente Eyherabidek Radio Kulturako lagunekin. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Tartean Teatroko antzerki-egile eta aktorea den Patxo Telleria Bilbotarrarekin hitz egin dute RadioKulturako lagunek. “Ghero” (3000. urtean kokatzen duen azken euskaldunaren obra) eta 30 urteko ibilbide luze eta aberatsa izan dituzte aipagai.  Nahiz eta gai serioak jorratu nahian ibili, ironia mingainaren eta lumaren puntan duela aitortzen du Patxo Telleriak. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Eloquentia elkartea deskubriarazten digu Karla Rodriguez bere sortzaileak. Helburuak? Sinpleak eta ainitzak: ideiak adierazten, eraikitzen eta defenditzen ikasi bainan sustut ere tolerentzia eta entzumena garatu. Entzun hemen Radio Kulturako lagunek egindako erreportajea!

irakurri gehiago →

Zortzigarren aldiz egingo dute Usopop festibala asteburu honetan. Aurten, bikoiztu egin dute, gainera. Larunbatean Lizarrietako lepoko magiaz gozatzeko aukera eskainiko dute, eta igande arratsaldean, lehen aldiz, Sarako plaza alaituko dute artisau merkatu, kontzertu, dantza eta ostatua eskainiz. Antolatzaile lanetan diharduen Joanes Garcia Basurcorekin egin dute egitarauaren aurrerapena Radiokulturako lagunek, eta horixe ekarri dugu gaurko agendaren […]

irakurri gehiago →

Lisabö taldeko bateria jotzailea izan zen Ivan Zabalegi hastapenetik duela lau urte ingurura arte. Gitarra aldean hartuta egin zuen agerpena gero, eta Nire izenarekin plazaratu zuen Hamabost bakarkako lana, Bidehutsekin. Zuzenekoetan bi formatutan aritu da, leku eta unearen arabera: bakarka batzuetan, eta hiruko formatuan besteetan, Ander Zabalegi anaiak eta Mikel Lopez Ereñozagak lagunduta. Bakarkako proiektua […]

irakurri gehiago →

Irratien tartea zabaldu eta Hazparnera begira jarri gara gaurkoan. Bertako San Josepe Lizeoko sail profesionaleko ikasleek hegazkin ultra arin bat eraiki dute beren tailerretan. Angeluko aeronautika klubarekin elkarlanean aritu dira hamabost bat hilabetean. Duela zenbait aste, lizeoren erdian gidatu zuen aeronautikako gidari berezi batek eta aukera izan da Angeluko aeronautika pistatik hegaldatzeko ere. Horrez gain, […]

irakurri gehiago →

Abotia elkarteak antolatuta, aprilaren 14tik 16ra bitartean ospatuko da Xiru festibalaren 28. edizioa, Zuberoako Gotaine, Irabarne eta Iruri herrietan. Mota askotako ekitaldiak izango dira, besteak beste, kontzertuak, dantza jauziak, pilota partidak eta antzerki emanaldiak antolatu dituzte. Ba aurrerapena egite aldera, Mixel Etxekopar antolatzailearekin hitz egin dute Radiokulturako lagunek.

irakurri gehiago →

KORRIKA: 4. eguneko Kronika

apirila 2, 2017 | 0 Komentarioak

Laugarren egun honetan, Korrika hiru herrialde ezberdinetatik igaro da. Gau partean, Nafarroako ekialdetik gora egin du eta Korrika pasako den puntu altuenetik egin du bira, alegia, Laza mendatetik. Besteak beste, Izaba, Otsagabia, Orreaga, Luzaide… Arrosako kide diren Irati Irratiko lagunek, Aribeko kilometro batean lekukoa eraman dute. Gaua hotza izan da, uneren batean elurra izan dute […]

irakurri gehiago →

Marokoko desertuan, emakumeek parte hartzeko antolatzen duten Rallye des Gazelles abenturari erreparatu diogu gaurkoan. Bihar hasi eta martxoaren 30era bitartean egingo da auto lasterketa hori, eta bertan parte hartzera animatu da Xexili Foix baionarra. Lehia horretan abiadura ez da garrantzitsuena, eta ezin dute sakelako telefonorik edo GPSrik baliatu. Ba abentura kutsuko lasterketa horri buruzko xehetasunak […]

irakurri gehiago →

Tolosakoak dira Euskal Herrian ospatzen diren inauteri ospetsuenetakoak. Inauterietako ohiko mozorroez gainera, euskal jaietako osagai guztiak biltzen dituzte: lagun taldeak, danborrada, txarangak, txosnak, desfileak, soka-muturra, gastronomia… Francoren diktaduraren garaian, Hego Euskal Herrian baimendutako hiri inauteri bakarrak izan ziren, Udaberriko festak izenenarekin izan bazen ere. Gurean, ordea, inauteriak festa hutsa baino gehiago dira, sinesmen eta errituz […]

irakurri gehiago →