prostituzio

Lakuako Gobernuak lesbofobia, homofobia eta transfobia ikertu ditu ikastetxeetan. Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko nerabeek, oro har, “afektibitate eta sexu dibertsitatea, familia eta genero dibertsitatea onartzen dute”. Azterketaren arabera, nerabeek ia ez dute egiten dibertsitatearen aurkako adierazpenik jendaurrean. Gainera, familia eta harreman dibertsitatea gero eta barneratuagoa dago. Horren berri jakin genuen joan den asteazkenean, homofobia, transfobia […]

irakurri gehiago →

Astelehenetan ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak hausnarketarako kaleratzen duen Bilgune Kontari astekariaren errepasoa egin dugu gaur ere. Idoia Trenor batu zaigu horretarako, eta honako gaiak nabarmendu dizkigu: sexu langileen nazioarteko egunaren harira idatzitako artikulua; Malen Etxeak egiten duen lana; Gasteizko herri harresia desegiterakoan ertzainen aldetik izandako irain sexisten salaketa; eta Herrialde Katalanetako ‘Vaga de […]

irakurri gehiago →

Asteartetan ohi dugunez, gizarte gaiei buruzko tertulia izan dugu gaurko saioan. Atzo Gu gaitun federazioko idazkari Asier Lekuona elkarrizketatu ostean, prostituzioaren errealitateaz aritu gara hizketan Argiako kazetari Lander Arbelaitzekin eta Euskal Herrian Euskarazeko Aitor Kaltzakortarenkin.

irakurri gehiago →

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan prostituzioa ogibide duten pertsonekin lan egiten duten sei elkarte –Arrats, Acasgi, Askabide, Sidalava, T4 Elkartea eta Bizkaisida– Gu Gaitun federazioan elkartu dira bazterketa sozialari eta estigmatizazioari aurre egiteko. Bertako idazkari Asier Lekuonak egin digu gurean prostituzioan dihardutenen errealitatearen argazkia.

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feminstak kaleratzen duen hausnarketarako astekarian irtendako gai nabarmenen errepasoa egin dugu gaur Oihana Etxebarrietarekin. Tomar el escenario dokumentalaren sareratzeaz, Gaur8 astekarian abortu eskubideaz egindako erreportajeaz, Emakumeen Mundu Martxak Donostian egin duen Europa mailako topaketaz, Gu Gaitun federazioaren aurkezpenaz eta Yayo Herreroren hitzaldiaz aritu gara Etxebarrietarekin.

irakurri gehiago →