proiektu

Frantziako hauteskunde legislatiboetarako kanpainari buruzkoak ekarri ditu Irulegiko irratiko Jojo Bidartek gaurko irratien tartera. Horrez gain, Mauleko hiltegiko auziari buruzko azken albisteak aipatu ditu. Izpurako erietxeko zerbitzu zenbait arriskuan daudelako sortu den kezkari ere heldu dio. Baionatik, berriz, erleekin abian jarritako proiektu bati buruzkoak nabarmendu ditu Bidartek. Amaitzeko, Ipar Euskal Herriko antzerki konpainiek elkartzeko egin […]

irakurri gehiago →

Jatorria, kultura, sexualitatea, hizkuntza… zenbat gauzak hartzen dute parte nortasunaren eraikuntzan? Eta aniztasun hori nola kudeatu behar da aisialdiko ekintzetan? Gaurko hezkidetzaren tartean, horri begira jarri gara Urtxintxa Eskolako hezkidetza proiektuen kudeaketan aritzen den Iñigo Ranerorekin.

irakurri gehiago →

Txinan, Pekinetik gertu, hiri erraldoi bat eraikitzeko asmoa dute, dute eredu ekonomiko berri bat garatzeko. Horri buruzkoak jaso dituzten Gaur8 astekarian biharko alean, eta horren berri ekarri du astekariko arduradun Amagoia Mujikak gaurko aurrerapenera. Horrez gain, Other Words proiektuaz ere hitz egin du: hizkuntza txikietan aritzen diren autoreentzako sorkuntza-egonaldiez ere idatzi baitute biharko alerako. Amaitzeko, […]

irakurri gehiago →

Apirilaren 29 an, Gernikaren bonbardaketaren 80. urteurren ekitaldien harira, milaka lagun bildu nahi dituzte Gernikan. Muxikan dute hitzordua, handik Gernikara martxa isila egiteko, errefuxiatuei babesa erakutsi eta orain 80 urte gertatu zena, eta gaur gaurkoz beste hainbat herrialdetan gertatzen ari dena, gogoratzeko. Horren berri jaso du Marijo Deograciasek aste honetako Argia-n, eta hori aipatu du […]

irakurri gehiago →

Euskal Herrian badago zer entzun jardunaldien VI. edizioa antolatu dugu Arrosa irrati sareko kideok larunbaterako. Jardunaldien helburua da sareko irratietako lagunen formazio eta hausnarketa beharrei erantzutea, baina nahi duten guztiek dute aukera bertaratzeko. Horregatik, anima daitezkeenei amua jaurtitze aldera, antolaketan buru-belarri ari diren Ainhoa Villaverde Arrosako koordinatzailearekin eta Aitziber Zapirain Antxeta irratiko esatariarekin hitz egin […]

irakurri gehiago →

Gasa ustiatzeko proiektuen mehatxuek ez dute etenik Araban. Oraingoan, frackinga ez bada ere, ingurumena kaltetzeko erasoak mantenduko dituztela dirudi herrialde horretan. Hargatik, Berriztu Araba elkarteko kideek erronka iragarri dute datorren larunbaterako, urtarrilaren 21erako. Mobilizazio parte hartzailea eta berezia egin nahi dute eta deialdia jarrita dago, 12:00etan Andra Maria Zuriaren enparantzan bilduko dira. Gasteizko Halabedi Bi […]

irakurri gehiago →

Gure Esku Dago dinamikaren barnean, Bortzirietan sortu den Eman Bortzekoa elkartea aurkeztu zuten joan den igandean Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Bost herrietako hainbat lagun ezagunek parte hartu zuten aurkezpenean, baita ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek ere. Horren berri ekarri du Xorroxin irratiko Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartera. Horrez gain, eskola jazarpenari aurre egiteko eskualdeko hiru […]

irakurri gehiago →

Datorren larunbat eguerdian,, urtero bezala Olentzero eta Jaiotzen lehiaketa ospatuko dute Lesakako Plaza Zaharrean. Aurtengo xehetasunez eta ohituraren nondik norakoez hitz egin du Xorroxin irratiko esatari Amaia Eneterreagak gaurko irratien tartean. Horrez gain, Baztango batzar nagusien berritzeaz eta Lesakan turismoari begira ikasleek garatu duten proiektuaz aritu da. Bergarara ere erreparatu dugu irratien tartean, eta Txapa […]

irakurri gehiago →

“Batetik, jarri ahal duzuna; eta bestetik, jaso nahi duzuna”. Esaldi horrek laburbiltzen du Argia-k indarrean jarri duen harpidetza eredu berria. Jada, komunitateko kideek ez dute produktuarekin lotutako prezio bat ordainduko, proiektu osoa indartzeko jarriko dute dirua. Xehetasunak astekarian jaso dituzte eta horren berri eman du Estitxu Eizagirrek gaurko aurrerapenean. Horrez gain, Pello Zubiriak Net Hurbil […]

irakurri gehiago →

Lau egunetan lortu dute Pasaiako badia dokumentala finantzatzeko crowdfunding kanpainaren helburua Oinatzak Produkzioakeko kideek. 8.000 euro biltzea zen Yuri Agirre, Erik Aznal eta Xabier Otamendiren apustua, eta horretarako 40 eguneko diru bilketa jarri zuten abian, baina esandakoa, 4 egunetan heldu dira aurreikusitako kopurura. Hala ere, abian da crowdfunding kanpaina abenduaren 21era arte eta dokumentalaren sortze […]

irakurri gehiago →