prekarietate

Gasteizko Mercedeseko langileek hitzarmenaren aurre-akordioa bozkatuko dute gaur. Akordioa UGT, Ekintza eta PIM sindikatuek sinatu dute, baina ez du langileen batzordeko gehiengo sindikalaren babesik, alegia, ELA, LAB, CCOO eta ESK aurka agertu dira. Halabedi Bi irratiko Araba hizpide saioan Mercedeseko langile Mikel Diaz de Albarekin hitz egin du Igor Goikolea esatariak.

irakurri gehiago →

Atzo, urriak 17, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna izan zen. Milioika lagunek prekarietate, pobrezia edo miseria egoeretan bizirauten dutela gogora ekartzeko eguna. Datuak eskandalagarriak dira: besteak beste, 17.280 pertsona gosez hiltzen direlako egunean munduan eta Europar Batasunean 123 milioik pobrezia egoeretan bizirauten dutelako. Populazioaren ia laurdena, alegia. Mundu mailako aberastasunaren metaketa desorekatuak dakartzan pobrezia eta desberdintasun […]

irakurri gehiago →

Bilboko Guggenheim museoko hezitzaileak greba mugagabean hasi ziren atzo. Salatu dutenez, enpresak langileen eskaerei eta hilabeteetako borrokari entzungor egin ondoren, urrats berri bat egitea besterik ez zaie geratu. Horietako baten ahotik informazioa jaso asmoz, Betitxe Saituarekin hitz egin dugu Zebrabidean.

irakurri gehiago →

Maiatzaren Lehenak gorriz dakar egutegian Langileen Nazioarteko Eguna. Baina inoiz baino prekarietate handiagoa jasaten ari da langileria, zatituta dago, eta ahuldu egin da klase kontzientzia. Erretratu lausoa da gaur langileriarena, aldaketa betean dagoen klasea delako. Aurtengoan, asko hitz egin da sindikatuek birpentsatzeko duten beharraz eta dituzten zereginez ere. Eta euskal sindikatu bateko ordezkari baten hitzak […]

irakurri gehiago →

Astelehenero batzen zaigu Euskal Herriko Bilgune Feministako kideren bat Zebrabidera. Normalean, Bilgune Kontari-n bildutakoen errepasoa egiten dugu eurekin, baina joan den astean alerik kaleratu ez zutenez, beste gai batzuk landu ditugu Iraolarekin. Zehazki, Emakumeen Mundu Martxak atzorako, Langileen Nazioarteko Egunerako, kaleratutako irakurketaz aritu gara. Baita Bizkako adinekoen egoitzetako langileek azken egunotan egin duten lanuzteaz ere.

irakurri gehiago →

Igandean izango da Maiatzaren 1a, Langileen Nazioarteko Eguna. Horren harira, ELA sindikatuko idazkari Adolfo Txiki Muñozekin hitz egin dute Argia astekariko lagunek, eta Estitxu Eizagirre zuzendariak elkarrizketa hori nabarmendu du gaurko aurrerapenean. Ditxosozko krisi ekonomikoa hasi zenetik orain arteko balantzea egin dute Muñozekin, baita alderdi politikoek arlo sozialarengan duten eraginaren inguruko hausnarketa ere. Horrez gain, […]

irakurri gehiago →

2016ko martxoaren 8a izanagatik, hainbat eremutan diskriminazioa jasan behar izaten dute emakumeek oraindik. Eta enplegu arloko diskriminazioaz hitz egin dugu gaurko saioan. Izan ere, emakumeei arreta eta aholkularitza eskaintzen dien Barakaldoko Argitan zentroak salaketa egin zuen, atzo, Lanbideko egoitzaren aurrean. Horretaz hitz egiteko gonbidatu dugu gurera Karmele Andres.

irakurri gehiago →

Asteartero egiten dugun eran, gizarte eta ekonomia kontuei tartetxo bat zabaldu diegu Zebrabidean. Izan ere, prekaritatearen aurkako Correscales lasterketak Bilbo eta Bartzelona batuko ditu otsailaren 18tik 22ra bitartean. Movistar telefono konpainiako langileen iazko grebari lekukoa hartuta, erresistentzia kutxa bat eratzeko asmoa dute. Langile borroka konkretu horrek, ordea, prekarietatearen aurka modu zabalean egiteko helburua ere badu, […]

irakurri gehiago →

Etxetik joatea ia ezinezkoa omen da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gazteontzat, eta, nola ez, bereziki emakumeentzat. Merkatu librean etxea erosi edo alokatzea ia ezinezkoa bihurtu da, eta babestutako merkatua da ia aukera bakarra. Gizonen eta emakumeen arteko soldata-aldeak direla eta, emakumeek bakarrik emantzipatzeko aukera gutxiago dituzte. Emantzipatzeko zailtasunak, batetik, eta etxe kaleratzeak edo etxegabeen heriotzak, […]

irakurri gehiago →

Eman beharreko pausoak mahai gainean jarri ditu Finlandiako Gizarte Segurantzak, herritar orok herritar izateagatik gutxieneko diru-sarrera jaso ahal izateko. Hilero 800 euro jasoko lituzke finlandiar bakoitzak, inongo baldintzarik gabe. Gurean, diru sarrerei baino, gutxieneko soldatari begira jarri gara azken aldian. Soldata duinen aldeko eta prekarietarearen aurkako dinamikako kideek, adibidez, 1.200 eurotik gorako lansaria aldarrikatzen dute. […]

irakurri gehiago →