portada

Bilboko 97 irratia irratikide bila dabil

29 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Bilboko 97 irratiak bazkide kanpaina abiatu du, irratikideak bilatzeko gonbita luzatuz. 97ko Mikel Mariñok azaldu digu irratiko ateak zabalik daudela bertan parte hartu nahi duen ororentzat, eta bazkideak bilatzearen garrantzia ere azpimarratu du, irratiaren sustengu nagusia irratikideak direlako, hain zuzen ere. Beraz, 97aren deiari erantzunez, zaindu dezagun entzuten dugun hori! Irratikide egiteko lotura: https://97irratia.info/es/bazkidetza/

irakurri gehiago →

Ipar Euskal Herrira jo dugu irratien tartean Gure Irratiaren eskutik, bertako kronika egiteko. “Indarra izan eta eman gure hezkuntzari” ikasle grebaren baitan Baionako Etxepare lizeoan izandako mobilizazioen berri eman digu Ihintza Arrietak, baita Zigor Garro eta Jakes Esnal presoen egoeren berri ere. Azkenik, Baiona Txikian dagoen zinema gela baten azken albisteak ere aipatu dizkigu.  

irakurri gehiago →

Urtarrilaren 30eko greba “erasora” egingo dute sindikatuek eta eragile sozialek. Lan, pentsio eta babes sozialaren esparruetan “duintasuna” eskatuko dute Gutun Sozialean batutako eragileek. Greba egiteko “arrazoiak sobera” daudela aipatu dute, eta baita egun horretan Euskal Herria “gelditu” egingo dela ere. Data zehatza aurkezteaz gain, aldarrikapen taula ere eman dute jakitera, 30 neurri zehatz baino gehiagorekin. […]

irakurri gehiago →

Zinema kontuei eskaintzen diegu tartea hilabetero, Maitane Legarretaren eskutik, eta horrelaxe egin dugu oraingoan ere. Azkenaldian sona handia izan duten lau telesaili buruz aritu zaigu, eta baita karteldegian dauden bost filmen inguruan ere. Telesailak Derry girls Flebag Mindhunters Chernobyl Filmak Knives out Madre Gisaengchung (Parasite) Ventajas de viajar en tren La hija de un ladron […]

irakurri gehiago →

Oarsoinua ospatuko dute azaroaren 30ean, Oreretan

27 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Beste urte batez Oarsoinua jaialdia antolatu du OarsoMusikak, azaroaren 30erako, Oreretako Niessen aretoan. Antolaketa lanetan dabilen Julenekin hitz egin dugu, eta jaialdiaren nondik norakoak azaltzeaz gain, aurten Ira, Revolta Permanent, Legen Beltza eta Holy Nuns taldeek kontzertua eskainiko dutela aipatu digu. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Asteroko zita izan dugu Argian jasotako hainbat edukiren aurrerapena egiteko Estitxu Eizagirrerekin. Santi Cobos preso ohiari espetxeko errealitateaz egindako elkarrizketaz aritu gara, baita Bilbon antolatzen den Berbalagun feministaz ere. Azkenik, Vicky Miró Juliàrekin kultura digitalaz hitz egindakoa ere aurreratu digu Estitxuk, besteak beste.  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Arabara jo dugu bertako kronika egin asmoz, Hala Bediko Jonen eskutik. Sarek abendurako Araban deitutako mobilizazioaz, osasungintzan izan diren irregulartasun eta protestez, Gasteizko Mercedes fabrikako zuzendariari jarritako zigorraz, Judimendi auzoko SUmendi espazioaren lanketaz, eta Gasteizko etxebizitza egoerarekin loturiko albiste batzuez aritu gara, besteak beste.  

irakurri gehiago →

Hilabetean behin aurten ere gurean izango dira Kalaka komunikazio parekideko lagunak. Ilazki Gainzarekin komunikazio parekidearekin loturiko hainbat gaiz hausnartuko dugu hilabetez hilabete. Oraingo honetan, berdintasun planez eta komunikazioak hauetan duen garrantziaz hausnartu dugu, besteak beste. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Irratien tartean, eskualdekako kronika egiten dugun tartean, Sakanaren txanda izan da. Beleixe irratiko Maider Betelurekin hitz egin dugu atzoko eguneko, azaroak 25eko, mobilizazioez, Lanbide Heziketako ikasleen ekimenaz, asteburuan espetxetik bueltan senide etxarriarrek izandako istripuaz, Altsasuko ludotekako ekimenez eta kirol kontuez, hain zuzen ere.  

irakurri gehiago →

Azaroak 25a agendetan markatutako data dugu, indarkeria matxistaren aurkako eguna, hain zuzen ere. Euskal Herriko neska* gazteek autodefentsa feministaren aldarria egin dute, eta egoera desnormalizatzeko eta hausturak bilatzeko deia luzatu ere. Goizean zehar hainbat ekimen ikusi ahal izan ditugu heziguneetan, eta arratsalderako ere mobilizazioak deitu ditu Mugimendu Feministak. Euskal Herriko neska* gazteek biolentzia patriarkalaz eta […]

irakurri gehiago →