portada

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Aimar Etxeberria astekariko kazetariarekin. Muturreko klima baldintzetan nahiz gatazkek astindutako herrialdeetan bizi diren haurrek dituzten beharrez NBE Nazio Batuen Erakundeak egindako txostena aipatu digu, hasteko. Greziako Lesbos zein Kios uharteetara iristen diren errefuxiatuei laguntzera joandako bi elgoibartarren testigantzak ere nabarmendu dizkigu. Amaitzeko, Jon Sarasuarekin […]

irakurri gehiago →

Hendaiako Begiradak elkarteak, Pasaiako eta Hendaiako udaletxeekin elkarlanean 12 cm erakusketa antolatzen du urtero. Hendaian eta Pasaian jartzen dute ikusgai erakusketa kolektibo hori, diziplina askotako artistak biltzen dituena. Erakusten diren lan guztiek komunean dutena neurria da, 12×12 zentimetroko koadroak baitira denak. Hendaiako Mendizola aretoan asteartean estreinatu zuten eta otsailaren 13a arte egongo da ikusgai. Horretaz […]

irakurri gehiago →

Agenda kontuei heldu diegu Zebrabideko azken txanpan. Izan ere, Oiartzungo 100TZE sormen espazioan 21 aulki izeneko mikro-errezitaldi zikloa antolatu dute. Gaur hasi eta apirilera bitartean, Josu Landa, Goiatz Labandibar, Jose Luis Otamendi eta Metrokoadroka kolektiboko kideak izango dira bertan errezitaldiak eskaintzen. Esan bezala, zikloa gaur hasiko da, 19:30eko emanaldiarekin: Josu Landak Miguel Hernandez kantuz errezitaldia […]

irakurri gehiago →

Ostegunero sormenari zabaltzen diogun tartetxora, Halabedi irratiko esatari Jon Aranburu eta Alba Fernandez arte kolaborazailea batu zaizkigu gaur. Bien artean Andy Warhol artistaren Campbell’s soup cans (Campbell zopa latak) obraz hitz egingo digute.

irakurri gehiago →

Arratsaldeko lehen orduan jakin dugu martxoaren 1era aurreratu duela Espainiako Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegi espetxetik aterako den eguna. Sekula espetxeratua izan behar ote zuen izan daiteke egiazko eztabaida, baina berandu da horretarako. Edonola ere, politika egiteagatik espetxe arriskuan zeuden 35 lagunek akusazio partikularrarekin egindako akordioari esker lortu dute espetxea saihestea orain gutxi. Horietako bat Aitor […]

irakurri gehiago →

Etxetik joatea ia ezinezkoa omen da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gazteontzat, eta, nola ez, bereziki emakumeentzat. Merkatu librean etxea erosi edo alokatzea ia ezinezkoa bihurtu da, eta babestutako merkatua da ia aukera bakarra. Gizonen eta emakumeen arteko soldata-aldeak direla eta, emakumeek bakarrik emantzipatzeko aukera gutxiago dituzte. Emantzipatzeko zailtasunak, batetik, eta etxe kaleratzeak edo etxegabeen heriotzak, […]

irakurri gehiago →

Bizkaia aldera begira jarrita hasi gara gaurko Zebrabidea gurutzatzen. Izan ere, Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek zenbait konturen kronika egin digu. Hasteko, Bilbon abian den Ikusi eta ikasi jardunaldiaren ingurukoak ekarri dizkigu Topaguneko kide baten eskutik. Jarraian, Busturialdera jo du, bertako garapen elkartearen ingurukoak Iratxe Arriolarekin jorratzeko.

irakurri gehiago →

Zebrabideko zeharkaldiko azken txanpan, geure sareko irratiei begira jarri gara. Honez gero, han eta hemen ikusi eta entzungo zenuten Info7 irratiak hamar urte bete dituela uhinetan gaurko egunez. Arrosako partaide diren irrati gehiagok ere izango dute urtemuga ospatzeko aukera aurten, baina gaur, Info7ri egin diogu tartea, bertako esatari eta Aztibegia elkarteko lehendakari Eider Olazarrekin.

irakurri gehiago →

Asteazkeneroko komunikazioari buruzko tartera Patxi Gaztelumendi batu zaigu gaurkoan. Iruñeko Katakraken abian den Atlantiko beltza: esklabutzako musikak, erresistentziako musikak deituriko ikastaroaz eta Angela Davisek otsail hasieran Euskal Herrira egingo duen bisitaren harirako zitez hitz egin digu.

irakurri gehiago →

Aurtengo apirilaren 25ean, ez dute asto lasterketarik egingo Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. Udalak ez dio baimenik emango ekintza horri, udal araudia urratzen duela argudiatuta. Iaz gaia aztertzeko asmoa agertu zuen Gorka Urtaran Gasteizko alkateak. Txosten bat eskatu ere egin zion Ingurumen Sailari araudiari dagokion oinarria ezagutzeko. Eta emaitza argigarria izan da: 2013ko animalien araudia […]

irakurri gehiago →