portada

Irratien tartean Oarso Bidasoaren berri izan dugu Oiartzun irratiaren eskutik. Izan ere, astelehenero egiten dute Oarso Bidasoko HITZAko zuzendari den Urko Etxebesterekin eskualdean izandako eta izango direnen errepasoa, eta horixe ekarri dugu irratien tartera.  

irakurri gehiago →

Lizentzia libreak euskal kulturgintzan

6 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Aurtengo azokako berrikuntzeko bat Gogoetaren plaza Musika Eskolan egiten ari dela da. Asko izango dira igandera bitarte landuko diren gaiak, antolatutako mahainguruak. Horietako bat euskal kulturgintzan lizentzia libreen inguruakoa izango da. Bertan parte hartuko duten bi kiderekin izan gara Durangon, Miren Narbaiza eta Gotzon Barandiaranekin gaiaren inguruko solasalditxo batean. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Iratxe Aguilera gasteiztarrak jaso du Durangoko Azokaren aurtengo Sormen beka. Iaz eman zuen lehen aldiz Gerediaga elkarteak Sormen Beka, literatura alorrean, eta Atopia RPG proiektuari egokitu zitzaion, euskarazko rol joko bat sortzeko, hain zuzen ere. Beka jaso zutenetik urtebete izan du Atopiako lantaldeak proiektua sortzeko, eta aurtengo azokan aurkeztu dute dagoeneko emaitza. Proiektuaren lantaldeko kide […]

irakurri gehiago →

Kikarakada proiektuaren berri ere izan dugu, euskal kulturaren hiru zutabe diren elkartasunak, sukaldaritzak eta arteak bat egiten duten proiektua, Lesboseko haur errefuxiatuei hezkuntza baliabideak eskaintzea helburu duena. Poriektuaren bultzatzaileetako bat den Gaizka Izagirrerekin hitz egin dugu Durangoko Azokan, bertan aurkezten ari baitira proiektuaren baitan kaleratutako liburua ere. Entzun hemen! Informazio guztia hemen.

irakurri gehiago →

Durangoko Azokaren 54. edizioa, ate joka

3 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Durangoko Azokaren 54. edizioak ateak irekiko ditu ostegun honetan. Beste urte batez euskal kulturaren topagune bilakatu da Durango abenduaren 5etik 8ra, 200 kultur ekitaldi baino gehiagorekin. Berrikuntza ugari izango dira aurten: erakusmahaiek irudi berriztua izango dute, Gogoetaren plaza Musika Eskolan antolatuko da lehen aldiz, nobedadeen zerrenda egin dute Spotifyn, joan den urtean Sormen Beka irabazi […]

irakurri gehiago →

Irratien tartean Bilboko kronika egin dugu gaurkoan Bilbo Hiria irratiko Ane Zabalaren eskutik. Euskararen egunaren bueltan antolatutako ekitaldien berri eman digu, batetik. Josu Zabala eta Garik Bilboko Kafe Antzokian eskainitako kontzertuan biltzen den diskoaren berri ere eman digu, bestetik, gaur aurkeztu baitute lana. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Tolosaldeko kronika egin dugu Ataria irratiko Iñigo Terradillosen eskutik. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoak igandean amaitu ziren Tolosan, eta sailkapenaren berri eman digu lehenik eta behin Iñigok. Gainera, abenduaren 3ko euskararen egunaren bueltan Galtzaundi elkarteak antolatutako #Hitzolariak ekimenaz ere aritu zaigu.  

irakurri gehiago →

Willis Drummond talde lapurtarrak azken lana aurkeztu berri du, Zugzwang deituriko 10 kantuz osaturiko diskoa. Xan, Jurgi eta Felix izan dira gure estudioetan, lan honen nondik norakoak azaltzen. Laster, zuzenekoak ere eskainiko dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan. Ostegunean, esaterako, Durangoko Azokan entzuteko aukera izango dugu, eta ondoren, urtarrilaren 18an Bilboko Kafe Antzokian, eta urtarrilaren 31an […]

irakurri gehiago →

Urtarrilaren 17 eta 18an Gasteizen HalaBedik antolatu dituen Izan Media tailerren nondik norakoak ezagutu ditugu, Hala Bediko Imanol Aranburu Artanoren eskutik. Izan ere, beste urte batez, sare sozialak eta prensa, bideogintza, kartelgintza eta irratigintza tailerrak antolatu dituzte, herri mugimenduarekin ahalduntze komunikatiboan sakontzeko, besteak beste. Izena emateko, egin klik hemen.

irakurri gehiago →

Ostiralero bezala, aste honetako Gaur8an aurkituko ditugun hainbat edukiren aurrerapena egin dugu Amagoia Mujika kazetariarekin. Arantxa Urretabizkaiarekin izandako elkarrizketaz aritu zaigu Amagoia, baita Lankuk atera duen duela 20 urteko “Houston, arazotzo bat daukagu” bertso saioa biltzen duen CD eta liburuxkari buruzko erreportajeaz ere. ASMR fenomenoaz eta gerriaren postura egokien inguruan Oier Gorosabelek egindako artikulu bat […]

irakurri gehiago →