portada

SORMENAREN TARTEA | Aurelio Arteta

urtarrila 18, 2019 | 0 Komentarioak

Sormenaren tartean, euskal pintore baten berri izan dugu. Alba Fernandezek arte munduko kontuak ekartzen ditu uhinetara, eta gaurkoan, hurbileko artista baten inguruan aritu da Jon Aranbururekin, Aurelio Arteta pintoreaz, zehazki. Entzun hemen!

irakurri gehiago →

Ruper Ordorika eta Bernardo Atxaga batu zituen asteazkenean Bilboko Kafe Antzokiak. Poesia eta bizipenak izan zituzten mintzagai. Bilbon hasi zuten beraien ibilbidea, Arriaga eta San Anton zubien arteko eremu horretan, Somera kalean, bereziki. Ordutik urte dezente pasatu eta gauza asko aldatu dira.  Baina idazleak berdin darrai; kanpokoa bai baina barrukoa ez delako sekula zahartzen. Bilbo […]

irakurri gehiago →

Ostiralero bezala, aste honetako Gaur8aren aurrerapena egin dugu, Xabier Izagaren eskutik. Eskuin muturrak egiten duen sare sozialen erabilerari buruzko erreportajea, Gasteiz eta Araban euskara ikasteko emandako urratsen historiari buruzkoa, eta infraganti harrapatu duten Xabier Garate erraldoi eta buruhandi egileari eginiko elkarrizketaz aritu gara, besteak beste.

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ipar Euskal Herrira jo dugu, Antxeta irratiaren eskutik. Mouka konpainia « hitz eta mahain » ikuskizuna eskeintzen ari da azken egunotan. Euskal Hirigune Elkargoaren bidez, denei irekiak diren zenbait eskola emanaldi eskeini ditu; Publiko guztientzat  bi emanaldi izango dira, martxoaren 31an Azkaineko Biltokin eta apirilaren 6an Amikuzeko mediatekan. Mouka Konpainiako Marion Gardierekin izan da Antxeta […]

irakurri gehiago →

Euskal Herrian, babarrunak, orburuak, patatak, eta piperrak baino zerbait gehiago ekoizten da. Euskal Herrian armak ekoizten dira, gerrarako armak, hiltzen duten armak. Eusko Label armak. Halaxe adierazten dute azken egunotan kalean zehar ikusi ahal izan ditugun kartelek, eta halaxe azaldu zuten atzo bertan zenbait elkarte eta kolektibok egindako prentsaurrekoan ere. Gainera, jardunaldiak antolatu dituzte “Gerrarako […]

irakurri gehiago →

EKONOMIA | Brexit, AHT, eta eliteko jatetxeak

urtarrila 17, 2019 | 0 Komentarioak

Ostegunero bezala, ekonomia gaiez aritu gara Ekai Centerreko Adrian Zelaiarekin. Gaurokoan, kordiorik gabeko brexita, AHTa, eta eliteko jatetxeez, besteak beste.

irakurri gehiago →

Kolektiboen barne-funtzionamendua hobetzeko formazioa antolatu du Joxemi Zumalabe Fundazioak. Gatzozpindu Dinamizazio Politikorako Ikastaroa abiatuko dute Herri Mugimendua osatzen duten taldeen barne-kohesioan eta komunikazioan laguntzeko. Joxemi Zumalabeko kide den Udane Mugerzak eman dizkigu xehetasun gehiago, izen ematea oraindik ere zabalik baitago.  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Ultzamaldera jo dugu Esan Erran irratiaren eskutik. Etulainen aurkitutako ezkabako iheslarien hezurren inguruko datu gehiago, urtezahar eta urteberri eguneko ohiturak Ultzama aldean, Latasako Plazaola tren zaharraren geltokiko ostatua kudeatzeko deialdia, zozketa mundiala eta agenda hitzorduak izan ditugu hizpide, besteak beste, Lur Gilekin. Argazkia: amezti.eus  

irakurri gehiago →

Aste honetako Argiaren aurrerapena egin dugu, astero bezela, Estitxu Eizagirrerekin. Larunbatean Bilbo eta Baionan “Orain presoak” lelopean eginiko mobilizazioen inguruko erreportajea, Maddi Barber zinemagileari eginiko elkarrizketa eta Nohemí Pérez giza eskubideen defendatzaile hondurastarrari eginikoaz aritu gara, besteak beste.

irakurri gehiago →

Beste urte batez, greba feminista deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8rako. Emakumeek* kaleak hartuko dituzte, eta patriarkatu, heteroaurau, kolonialismo eta kapazitismoari planto egingo dietela azaldu digu mugimendu feministako kide den Irati Leonek. Aurtengo greba feminista eduki politikoz betetzeko apustua egin dutela azaldu digu, besteak beste, bost ardatzen baitan: zaintza, enplegua, ikasleak, kontsumoa eta […]

irakurri gehiago →