plataforma

Maiatzean Turismoaren Munduko Erakundeak 35 herrialdetako 300 agintari eta ordezkari bilduko ditu Donostian, bertan burutuko baita Turismoaren Goi Bilera. Donostiako herritarrek, turismo ereduarekin eta bizilagunengan dituen eraginengatik kezkatuta, BiziLagunEkin plataforma sortu dute, eta plataformaren nondik norakoak azaldu dizkigu Asierrek.

irakurri gehiago →

Netflix-ekin eskandalua iritsi da Cannesera. Telebistarako propio ekoiztutako plataformaren bi film lehiaketarako hautatu ondoren, Cannesek erabaki du datozen edizioetan zine aretoetan emango diren filmak hartuko dituela. Erabakiak aldeko eta kontrako iritziak jaso ditu. Duela astebete, Kristina Zoritak idatzi zuen hori Pantaila handian blogean. Era askotako polemikak sortu dira zinemaldi horretan, eta horietako bat hausnarketarako baliatu […]

irakurri gehiago →

Hezkuntza Plataformen Topaguneak joan zen astean berretsi zuen LOMCEren azterketei “planto” egiteko deia eta hala gertatu da aste honetan. Euskal Herriko hainbat ikastetxetan, planto egin dute ehunka ikaslek. Planto egiteko dei horren baitan, Ikasle Abertzaleak eragilea zegoen eta sindikatu horretako kide Samuel Pasandinekin hitz egin du Halabedi irratiko Igor Goikoleak.

irakurri gehiago →

Lakuako Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak LOMCE hezkuntza erreforma aplikatzen jarraitzen dutela salatzeko planto eguna deitu du Hezkuntza Plataformen Topaguneak. Horretaz hitz egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Karmelo ikastolako Olatz Egigurenekin. Maiatzean, LOMCEren araberako lau azterketa egin beharko dituzte ikastetxeetan; Lehen Hezkuntzan: 3. eta 6. mailan, DBHko 4. mailan eta Batxilergoko 2. mailan. […]

irakurri gehiago →

Karrikan plataformari buruzkoak ekarri ditugu gaurko irratien tartera. 2016an, Gasteizko, Bilboko, Iruñeko, Zarauzko eta Hendaiako udaletxeek, Euskal Elkargoak, Hameka Karrikako Arteen Fabrikak eta Nafarroako Quiero Teatro antzerki sustatzaileak Karrikan plataforma sortu zuten. Plataformaren helburua Euskal Herriko kaleko arteen sorkuntza bultzatzea da. Ba proiektu bat babesteko helburuarekin deialdi bat zabaldu zuten eta Eva Guerrerroren El fin […]

irakurri gehiago →

Spotify musika plataformak audio podcastak ekoiztu eta hedatzen hasteko asmoa aurkeztu du, eta horri begira jarri gara gaurko komunikazioaren tartean, Marijo Deograciasekin. Spotifyk AEBetako musika eszenarekin lotutako zenbait proiektu hedatu asmo ditu podcast gisa plataforman bertan, baina, horrez gain, zenbait podcast ekoizlek badihardute sare sozialetan #TryPod joera hedatzen ere. Mugimendu horiek irrati kontsumoan izan dezaketen […]

irakurri gehiago →

Festak dibertitzeko, gozatzeko eta umore onez bizitzeko izaten dira, baina baita aldarrikapenak ozen entzunarazteko ere. Inauteriek, gainera, izaera transgresore eta kritikoa ere badute. Gazteak kalean plataformako lagunek baliatu dituzte karnabalak euren aldarrikapenak kaleratzeko, eta gai horri heldu genion Astelenita-ko Zebrabide berezian, Ibai Julianekin. Garden plataformako Manu Ayerzak esandakoak ere izan genituen entzungai.

irakurri gehiago →

Biharko, Hezkuntza Plataformen Topaguneak topaketak antolatu ditu, Gasteizen. Topaketa horien helburua ebaluzio sistema eztabaidara ekartzea izango da, eta hausnarketa kolektibo hori herritarrekin eta hezkuntza komunitatearekin elkarlanean egitea ere nahi dute. Ba bihar Gasteizen izango denaren aurrerapena egiteko hiru gonbidatu batu dira gurera: Ikoitz Arrese, Leire Barrera eta Blanka Martinez de San Vicente.

irakurri gehiago →

Zer esan dezentea ematen jarraitzen du Zubietako erraustegiaren proiektuak eta epaitegietako sententzien joan etorriak. Horretaz harago, herritarren hitza da GuraSOS plataformakoek hobesten dutena. Ez dute uste agintariek diru publikoarekin errusiar erruletara jolastu behar luketenik, haien ustez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak GuraSOSen errekurtsoaz hartutako erabakiak ez du epaitzen ingurumen baimena, ezta lizitazioa ere. Horregatik, […]

irakurri gehiago →

Badira zenbait egun ertzainek jaurtitako pilota batek hil zuen Iñigo Cabacasen guraso Manu Cabacas eta Fina Lizeranzuk kezka agertu zutela. Beldur dira laster batean gaztearen heriotza ikertzen duen auzia ez ote duten artxibatuko, errudunak nortzuk izan ziren argitu aurretik artxibatu ere. Gai horretaz hitz egin dute Bilbo Hiria eta Hala Bedi Bi irratiek elkarlanean ekoizten […]

irakurri gehiago →