pikara

Martxoaren 8ko greba feministarako motorrak berotzen goazen honetan, zinema eta telesail mundura begira jarri gara, Pikarako Maria Castejonen eskutik. Historian zehar emakumeek aurrera eramandako hainbat borroka eta greba biltzen dituzten hiru filmen inguruan aritu gara: Sufragistas, Angeles con mandibulas de hierro, eta Pago justo, hain zuzen ere. Entzun hemen!  

irakurri gehiago →

Arrakasta izugarria izaten ari den serie batez aritu zaigu Pikara magazineko Maria Castejon. Pertsonaien identitate aniztasuna, emakume arteko sexua… eta serieko beste hainbat elementuz hausnartu eta seriearen inguruko nondik norakoez aritu gara Castejonekin.

irakurri gehiago →

Zinema eta telesailez arituko gara aurten ere Pikara magazineko kide den Maria Castejonekin. Azkenaldian zeresana eman duen telesail bati buruz aritu gara gaurkoan, “La casa de las flores”. Transexualitatearen bisibilizazioa, emakumeen papera, eta telenobelei kritika izan ditugu hizpide.

irakurri gehiago →

Hilabetean behin izaten dira gurean “O no sera/Edo ez da izango” feminismoen inguruko saioko lagunak. Gaurkoan, Amagoia izan da estudioetan eta azken saioetan landutako gaien inguruan aritu gara. Gasteizko Gaztetxearen 30 urteurrena, botere korporatiboa eta itun transnazionalak eta bollerismoa izan ditugu hizpide, besteak beste. Gaur iluntzeko saioko aurrerapena ere egin dugu Amagoiarekin.

irakurri gehiago →

Zinemara begira jarri gara gaurkoan Pikarako lagunekin. Zineman eta telesailetan aditua den Maria Castejonekin karteldegian dagoen “Three Billboards outside Ebbing, Missouri” filmari buruz aritu gara.

irakurri gehiago →

Makillajearen eta kosmetiken industriak erabat homogeneizatzen al gaitu munduk emakumeok? Zer nolako genero diktadura eragiten digu gure egunerokoan? Galdera horiek planteatu dituzte Pikaramagazine atarian topatu dugun Sangre fucsia irratsaioan, eta zer pentsatua eman digu. Galdera, kontraesan eta erantzun mordoa egon daitezke, eta patriarkatuaren aurkako jarrerarekin makillatzeak bat egiten ote duen hausnartu dugu gaurko tertulian Itziar […]

irakurri gehiago →

Astelehenetan ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak hausnarketarako kaleratzen duen Bilgune Kontari astekariaren errepasoa egin dugu gaur ere. Idoia Trenor batu zaigu horretarako, eta honako gaiez hitz egin digu: Hamaika Telebistako Idemtitateak saioan emakume kirolariez eginiko erreportajea; Pikara Magazine aldizkarian Maite Garbayo arte historialariari eginiko elkarrizketa; zein danborradaren harira Azpeitiko Bilgune Feministako kideek egindako irakurketa […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: edoskitzea

azaroa 12, 2013 | 0 Komentarioak

Edoskitze naturalaren praktika aukeratzeko emakumeon askatasunaz hausnartzeko irratsaioa da hau. Edoskitze naturala bai? edoskitze naturala ez? Txarrena emakumeak presionatzea da, edoskitze naturala paradisua bezala saltzea, aukeratzeko askatasuna ez errespetatzea, gure titiekin nahi  duguna egitea defendatzen du Pikara Magazinean Beatriz Gimenok. Artikuluko zenbait ideia ekarri ditugu saio honetara, baita Ttiklik.com webgunetik ateratako Edoskitze Naturalaren onuren zerrenda […]

irakurri gehiago →