paris

Lapurdira jo dugu irratien tartean, Gure Irratiren eskutik. Jaka horien protestak eta eskua galdu duen Baionako gaztearen aldeko elkarretaratzea, Ipar Euskal Herriko euskal hedabideek abendurako atera dituzten lurralde antolaketari buruzko erreportaje eta lanak, eta Bake Bideak gaur Parisen duen eztabaida izan ditugu hizpide Ihintza Arrietarekin.

irakurri gehiago →

Hamaika Telebista burubelarri aritu da azken astean Frantziako espetxe martxa eta Pariseko mobilizazioa eta Durangoko azokaren berri emateko. Nekane Zinkunegi kazetaria izan da Zebrabidean, Pariseko zein Durangoko adierazpenak gurera ekartzeko.

irakurri gehiago →

Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan Emmanuel Macron gailendu eta gobernua osatzen ari den honetan, ate joka datoz hauteskunde legislatiboak ere. Horren harira, hainbat alderdi hasi dira hautagaiak aurkezten eta horren berri ekarri du Gure Irratiako Ihintza Arrietak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Bakearen artisauek datorren abenduaren 16rako Parisen antolatu asmo duten mobilizazioa ere aipatu du. Amaitzeko, Biga […]

irakurri gehiago →

Frantziako presidentetzarako hauteskundeen kanpaina dela eta, Fronte Nazionala alderdi eskuindarrak ekitaldia egin zuen atzo Baionako Lauga aretoan. Marion Marenchal Le Pen alderdiko diputatua izan zen bertan, eta 200 lagun inguru elkartu ziren mitinean. Kanpoaldean, ordea, dozenaka eragile politikok, sozialek eta sindikalek protesta zaratatsua egin zuten. Jarri gara mobilizazio horri eta beste hainbat gairi begira gaurko […]

irakurri gehiago →

CGT Frantziako sindikatu nagusiak deituriko manifestazioak milaka lagun bildu zituen herenegun Parisen, lan erreformaren aurka. Manifestarien eta Poliziaren artean liskarrak sortu eta 26 lagun zauritu ziren eta 15 atxilotu zituzten. Frantziako Estatuko hiri nagusietan ere kalera atera ziren, Tolosan eta Marseillan, esaterako. Ipar Euskal Herrian Miarritzeko ordainlekua blokeatu zuten, Hendaiarako noranzkoan. Protestetako partaideen kopuruak eta […]

irakurri gehiago →

Dagoeneko bukatu zela egunak badiren arren, Parisen klima aldaketaz eginiko bilerak ematen du zer esana oraindik, besteak beste, ekologista zenbaitek eginiko irakurketa. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcenarekin hitz egin du gaiaz, eta elkarrizketa hori bera ekarri dugu gurera.

irakurri gehiago →

Klima aldaketaren kontrako lehen akordio globala adostu dute Parisen, aste batzuetan goi bilerara begira egon gara, eta adostasun antzeko bat publiko egin dute agintariek. Argi printzak eta itzal uneak ikusten dituzte zenbaitek akordioan. Legez bete beharreko neurriak hartzea proposatu dute, mende amaierarako tenperatura bi gradu baino gehiago ez igotzeko. Hala ere, herrialde bakoitzak ez du […]

irakurri gehiago →

Astearteetan, ekonomia eta gizarte gaien ingurukoak ekartzen ditugu Zebrabidera. Bi astez behin, Koop57-ko Liher Gonzalez izaten dugu gure artean, eta gaurkoan hiru gai jorratu ditugu harekin. Topatu.eus gazte egitasmo komunikatiboak eta Ernai gazte antolakundeak eginiko Gure kabuz ala hil dokumentala, Koop57-k joan den larunbatean egindako asanblada orokorra, eta klima aldaketaz Parisen egiten ari diren goi […]

irakurri gehiago →

Aldaketa klimatikoari aurre egiteko asmoz, ia 200 estatu elkartuta daude atzotik Parisen. Munduko tenperatura bi gradu baino gehiago igo ez dadin beharrezkoak diren erabakiak adostea da helburua, baina ez dago horren argi hori lortzeko moduko akordio loteslerik erdietsiko ote duten. Ba horretaz hitz egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Iñaki Barcena Euskal Herriko […]

irakurri gehiago →

Bilbo Hiria irratiko lagunen ekarpen bati lekua egin diogu gaurko elkarrizketaren tartean. Azaroaren 30etik abenduaren 13ra bitartean, klima aldaketare inguruko goi bilera egitekoa da Parisen. Frantziako hiriburuan izandako atentatuak medio, kontrol zorrotzak ezarriko dituzte, gainera. Ba horren inguruan hitz egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek Josu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslearekin.

irakurri gehiago →