Palestina

TERTULIA | Hezkuntzako akordioa eta Palestina

maiatza 15, 2018 | 0 Komentarioak

Sonia Gonzalez eta Mikel Goñi izan dira Zebrabideako tertulian. Lakuak eta LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek EAEko hezkuntza publikoan lortutako akordioa eta Palestinaren aurkako sarraski eta Nakba eguna izan ditugu hizpide gaurko tertulian.

irakurri gehiago →

Ostiralero ohi dugun bezala aste honetako Gaur8aren aurrerapena egin dugu Xabier Izagarekin. Adin txikiko palestinarren atxiloketa sistematikoen inguruko erreportaia, Arberoako ikastolan abiatutako komunikazio ez bortitza oinarri duen dinamikari buruzkoa, musika automatikoki sortzeko eta sailkatzeko metodoak, eta Gasteizko Judimendi auzoan antolatutako Sugar Kultur Fest izan ditugu hizpide.

irakurri gehiago →

Kolaborazio berri bat estreinatu dugu gaurkoan. Munduko txoko ezberdinetara hurbilduko gara hilean behin Igarki de Roblesen eskutik. Gaur Palestinako preso politikoen egoeraz aritu gara. Sahar Francisen hitzak ere ekarri ditugu gurera. Borrokak, gose grebak, Addameer elkartea, errepresioa eta atxiloketak izan ditugu hizpide, besteak beste.

irakurri gehiago →

Gaur8ren aurrerapena egin digu gaurkoan Xabier Izagak. Lau erreportai ekarri ditu gurera: -Palestinako egoerak hango haurrei eragindako traumak arintzeko, eskolan laguntzeko programa bat abian jarri du Errefuxiatuentzako Norvegiako Kontseiluak. Ainara Lertxundiren erreportajea -Argitan, Barakaldoko Emakumeentzako Aholku Etxeak 20 urte daramatza emakumeei arreta juridiko eta psikologikoa ematen. Nerea Gotiren erreportajea -Landa eremuetako indarkeria matxistaren gaineko txostena […]

irakurri gehiago →

Bartzelonan liburu bat aurkeztu behar zuela aprobetxatuta, Leila Khaled ekintzaile palestinarra elkarrizketatu du Koldo Sagastik biharko Gaur8-rako. Palestinako errsistentziaren historia bizia denaren berri ekarri du astekariko arduradun Amagoia Mujikak gaurko aurrerapenera. Dibulgazioaren arlora jota, beste elkarrizketa bat edo bikoitza aipatu du: UEUren Uztaro aldizkaria 100 alera iritsi baita orain gutxi, eta orain arte zuzendaria izan den […]

irakurri gehiago →

Palestinan pairatzen duten okupazio egoeran ere badu zeresana borroka feministak. Bertako ekintzaile batzuk Euskal Herrian egon dira egunotan, Palestinako emakumeek beren eskubideak errespetarazteko egiten duten ahalegin nekezaren berri ematen. Jose Angel Oriak Gaur8-rako horretaz idatzitako erreportajea ekarri du Amagoia Mujika astekariko arduradunak gurean egiten duen aurrerapenera. Jon Ormazabal, berriz, Emakume Master Cup esku pilota lehiaketari […]

irakurri gehiago →

Boudour Hassan palestinarraren idatzia jaso dute Gaur8 astekariaren biharko alean, eta Xabier Izaga kazetariak aurrerapenean azaldu du Siriako gatazkak aldatu egin duela emakume palestinar ekintzailearen ikusmoldea. Horrez gain, Oihane Larretxeak egindako erreportajearen berri ere ekarri du Izagak gurera eta azaldu du Jon Ander Alonso donostiarrak ikus-entzunezko antzerki bat egiteko proiektua duela, heriotzaren gainean hausnartzeko. Amaitzeko, […]

irakurri gehiago →

Maysun argazkilaria ezagutu behar dugu gaurko sormenaren tartean. 1980an Espainian jaio bazen ere, Zaragozan zehazki, jatorri palestinarrekoa da eta freelance argazki-kazetari gisa egiten du lan. Bere jakinminak eta jendeari lagundu nahiak hainbat herriren inguruan dokumentatzera eraman dute. 2005etik gatazka politikoen, gizarte krisien nahiz ingurumen auzien garraipena giten dihardu. Baina Maysun eta bere lana hobeto ezagutze […]

irakurri gehiago →

Internazionalismo eta elkartasun kontuak dakartzagu Zebrabideko bigarren zatiaren hasiera honetara. Arabako Kanpezu herrian Palestinarekiko elkartasun dinamika jarri baitute abian. Helburua honakoa da: datorren ekainean, Kanpezuko Udalean BDZ kanpaina deritzonera, Israelekiko boikotaren, desinbertsioen eta zigorren aldeko kanpainara atxikitzeko mozioa onartzea, hain justu. Horrekin batera hamaika ekitaldi antolatu dituzte herritarren artean Palestinako egoeraren eta BDZ mugimenduaren inguruko […]

irakurri gehiago →

Tarte batean gugana batuko ez delako agurtu badugu ere, hamabostero bezalaxe egin digu Gaur8 astekariaren aurrerapena Aimar Etxeberria kazetariak. Biharko aleari dagokionez, Palestinan preso egon eta askatu berri duten Dima al-Wawi 12 urteko neskatoaren kasua azaldu du, hasteko. Parisen hasi eta Lapurdin eragiten ari den Nuit Debout mugimenduaz Gari Mujikak egindako analisiaren berri ere eman […]

irakurri gehiago →