ostegun

Ostegun feministak abiatuko dira hirugarrenez bihar Gasteizen. Hilean behin antolatutako hitzaldi zein tailerrak barnebiltzen ditu proiektu honek. gaurkoan, Gasteizko Bilgune Feministako kide den Alazne Beltran de Lubiano izan dugu gurean, aurtengoan zer aurkituko dugun azaltzeko. Biharkoan, Lolita Chavezen hitzaldia antolatu dute, arratsaldeko 18:30etan Gasteizko Landatxon.

irakurri gehiago →

Joan den ostiraletik Tabakaleran ikusgai dagoen Organismo bizidunen agentzia erakusketak egitura sozialen eta naturaren arteko harremanak hartzen ditu abiapuntutzat, arte garaikidearen ikuspuntutik. Bertako zein nazioarteko 13 sortzaileren lanak biltzen ditu erakusketak. Sortzaile horiek nork bere ikuspuntutik heltzen diote gizakiok munduan uzten ari garen lorratzari. Gizakia natura eraldatzen ari delako, natura modu berria sortzen. Baina erakusketaren […]

irakurri gehiago →

40 urteren ondoren, “hau ez da ‘This Heat'”

otsaila 18, 2016 | 0 Komentarioak

This Heat taldea Londres hegoaldean 1970eko hamarkadaren erdi-amaieran eratutakoa izan zen, merezimendu handiz goraipatua. Hasiera batean, 1976an, bikote eran aritu ziren Charles Hayward eta Charles Bullen. Baina behin betiko formazioa Gareth Williams batzean ezarri zuten. 40. urtemugaren harira, kontzertu bat antolatu dute orain gutxi eta hori aitzakiatzat hartuta taldeaz hitz egin du Halabediko esatari Jon […]

irakurri gehiago →

LensCulture taldeak Street Photography Awards 2015  (2015eko kaleko argazki onena) lehiaketa antolatu zuen, eta mundu osoko argazkilariei kalean ateratako argazkirik onenak bidaltzeko deia egin zien. Osteguneroko sormenaren tartera Irantzu Pastor argazkilaria batu zaigu gaurkoan, eta lehiaketa horretako argazkirik onenen inguruan hitz egin digu.  

irakurri gehiago →

Alboka doinuak ekarri dizkigu Ibon Rodriguezek

azaroa 26, 2015 | 0 Komentarioak

Hilean behin edo hartzen dugu tartea Ibon Rodriguez musika kolaboratzailearekin hitz egiteko, zehazki, Halabedi irratiko Jon Aranburuk jotzen du beregana. Ba gaurko sormenaren tartera alboka musika instrumentuaren ingurukoekin batu da Rodriguez.

irakurri gehiago →

Ostegunero bezalaxe, sormenari egin diogu tartea gaur ere, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranbururekin bat egin dugu horretarako. Beñardo Goietxe musika kolaboratzailearen eskutik, musika gitarrazalea izan dugu entzungai.

irakurri gehiago →

Ostegunetan sormen kontuez aritzeko tartea zabaltzen dugu Zebrabidean, eta gaur ere halaxe egin dugu. Halabedi irratiko estudioarekin bat egin dugu, bertako esatari Jon Aranburuk Joseba Irazoki musikariari egin baitio elkarrizketa, Joseba Irazoki eta lagunak egitasmoaz.

irakurri gehiago →