osasun

Behobia-Donostia lasterketa egin nahi duela eta entrenatzen hasi behar duela esan zion Itxaro Mendizabalek 7 urteko alabari. Eta haren erantzunak kezkatu zuen: “Ama, zuk ez duzu kirolik behar, ez daukazu grasa nik bezala”. Mendizabal saiatu zen azaltzen kirola ondo egoteko egiten dela, hezurrak, gorputza eta burua ondo egoteko, ez dela grasa kentzeko bakarrik. Horretaz idatzi […]

irakurri gehiago →

Norberaren gustuak askotarikoak izanda ere, jende gehienak onartuko du antibioerresistentzia hitza ez dela batere polita. Ez dirudi, bada, poesia bat abiatzeko modukoa. Baina terminoaren atzean dagoen paisaia are itsusiagoa da. Antibiotikoen aurrean lasai asko mantentzen diren bakterioei esaten zaie antibioerresistente, eta mundu mailako arazoa bihurtu da egun. Hala idatzi du Juanma Gallegok zientziakaiera.eus atarian, eta […]

irakurri gehiago →

Behin baino gehiagotan aipatu dugu aurten betetzen dituela 15 urte Euskal Herriko Bilgune Feministak. Hainbat eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte Indar bat dabil hor lelopean, urtemuga ospatu eta aurrera begirako erronkak zehazteko. Baina geroz eta gertuago dago zitarik garrantzitsuenetakoa izango dena: maiatzaren 6an Berriozarren egingo diren Emakume Abertzaleen VII. Topaketa feministena. Zita horri begira jarri […]

irakurri gehiago →

1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren banderapean, Hego Ameriketako hainbat herrialdetara joan ziren bertako iraultzetan parte hartzeko. Batzuk El Salvadorrera jo zuten eta FMLNk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin. Miren Odriozola izan zen euskal herritar horietako bat, guda hartan parte hartu zuen hainbat eratako lanak eginez, eta jarraian hizpide hartuko dugun liburuaren arabera, Laura esaten […]

irakurri gehiago →

Nolakoa izango ote da etorkizuneko goi mailako kirola? Batzuen ustez, teknologiaren inbasioak alde batera utziko du ikusleen zirrara, baina beste batzuek jarraituko dute zenbait kirol arau zaharkituren bilakaeraren alde egiten. Dena dela, zentzuzkoa da kirolarien markak eta errekorrak denborarekin apurtuz joango direla pentsatzea. Baina zerk eragin dezake horretan? Zer dago telebistan ia gizatiarrak ez diruditen […]

irakurri gehiago →

Elikadura burujabetzaz hausnartzeko joera bada gurean azken urteotan. Zer jan beharko genukeen, jango dugun horren ekoizpenak nolako izan behar duen, edo jango duguna erosterakoan kontuan zer izan behar ote dugun dira zenbait gako. Horren harira, GITE-IPESek Laborerekin batera, eta Argia eta Uriola hedabideen laguntzarekin, elikadurari buruzko hausnarketa sustatu nahi duen jardunaldia antolatu du Bilbon. Atzo […]

irakurri gehiago →

Hilean behin saiatzen gara hezkidetzari, heziketan genero aldagaiak duen garrantziari lekua egiten gurean. Prebentzio arloan egin daitekeen lanak gure izaeran nolako eragina duen hausnartzeko beste adibide bat ekarri dugu gaurkoan, proiektu konkretu bati lotuta. Errezilen, udalarekin, Saiaz gizarte zerbitzuen mankomunitatearekin eta segurtasun zein larrialdi zerbitzuekin elkarlanean aurrera daramaten Bizitzaz Blai proiektua aurkeztu baitigu Harremanak osasun […]

irakurri gehiago →

Denek badakigu gure gorputzaren parte handiena uraz osatua dela bainan ezagutzen ahal dugu urak medikuntzan duen garrantzi haundia ? Hazparneko medikua den Dominique Larramendirekin solastatzeko aukera izan dugu … Jatorria : Radiokultura.

irakurri gehiago →

Kurtso berriek berengan izaten dute opor osteko ajea, lanera itzultzeko urduritasuna, aurrez egindakoa hobetzeko ilusioa. Eta kurtso berriek berengan izaten dituzte nobedadeak ere. Aurrerantzeko saioetan gurean izango den atal berri bat aurkeztera goaz orain, hain justu. Hilean behin, zientziari buruzko kontuak ekarri nahiko genituzkeelako gurera eta horretara animatu zaigulako Zientzia kaiera egitasmoko Zabalkunde Zientifikorako arduraduna, […]

irakurri gehiago →

Burujabetzaren bidean, eztabaida gunea indartu dute aurten EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdian. Denak eroak ote gira? hitzaldian, kapitalismoa eta osasuna izan dituzte hizpide. Bestalde, Kurdistango Kongresu Nazionaleko Michelle Alliston eta Frantziatik Kurdistanera joandako bi kide izan dira, besteak beste, emazteen burujabetzaz hausnartzen. ZAD Zone A Defendre mugimenduko kideak ere gonbidatu dituzte, lurralde burujabetzaz aritzeko. Horrez […]

irakurri gehiago →